Dantzaren funtzioa

Lekukoa(k): Mizel Théret

Mizel Théret ausartzen da gaur egun bere burua artista bezala aurkeztea. Maguy Marin koregrafo famatuaren solasekin bat eginez, pentsatzen du dantzari ona ez dela baitezpada artista. Artista da jendartea galdezkatzen duena. Sorkuntza baten abiapundua galdekatze bat da (filosofiko, estetiko edo bertze). Galdekatze horrek badu oihartzuna margolaritzan, literaturan, unibertsala baita, mundu horretan denak anaiak baigira. Artea da galdekatze horren edo horien forman ematea taula gainera ekartzeko. Eta Mizel bide hortatik dabil, umilki… Bere gaurko galdekatze handia munduaren birtualtasunari, zalutasunari lotua da eta elgar izaite eskasari. Mundu hori ez zaio gustatzen poesia falta zaiolako. Bere koregrafo lanetan ahal bezainbat poesia sartzen saiatzen da. Bere asmoa denboraren gelditzea da, denborari denbora uztea.


Lekukoa(k): Mizel Théret

Artxibo-funtsa(k): Pirinio Atlantikoetako artxiboak

Bilduma: Euskal dantza

Lekukotasun sorta(k):

Elkarrizketatzailea(k): Terexa Lekumberri

Data: 2015-07-16

Iraupena: 0:08:17

Erreferentzia: 233-8

Baionako eta Ipar Euskal Herriko artxibotegiko kodea: 19 AV 1586

Kanpo lotura: http://earchives.le64.fr/ead.html?id=FRAD064_IR0643&c=FRAD064_IR0643_de-1588

Gaia(k): Dantza


Eskubideak eta erabilpen baldintzak

© Pirinio Atlantikoetako Departamenduko artxiboak

Lekukotasun osoa Euskal kultur erakundeko egoitzan ikus daiteke, Uztaritzen (hitzordua hartuz), baita ere Baionako eta Paueko Departamendu Artxibotegietako irakurgeletan, hor ere hitzordua hartuz.
ETALAB 2.0 lizentzia irekiak arautzen du hemen aurkezten diren Pirinio Atlantikoetako artxibotegiaren datu publikoen berrerabiltzea. Garrantzitsua da Pirinio Atlantikoetako artxibotegiarekin harremanetan jartzea beste edozein erabilpenarendako.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.