Bost Axola taldearen sorrera

Ni sei urterekin hasi nintzen Tximi-Txama abesbatzan kantatzen eta pittaka pittaka gazte gehiago sartu dira, hamar urte ingurukoak. Nahiz eta helduago izan, kantatzen segitu nahi genuen, baina errepertorioa errazegia gelditzen hasi zitzaigun.

Orduan gure adineko batzuen artean beste talde bat sortu dugu, beti Tximi-Txamaren baitan, taldea bitan zatituz. Hasieran zaila izan zen. Hamabi ginen, hamasei hogei urte ingurukoak. Biziki zaila zitzaigun denak elkartzea eta lan bat elkarrekin jarraitzea. Orduan 2018ko irailean bakarrik modu jarraikian zetozenen artean aurrera egitea deliberatu genuen. Horrela sortu zen, gelditu ginen bost lagunen artean Bost Axola taldea. Hasieran ez ginen batere seguru segitzea. Ez ginen gehiago abesbatza eta ez genekien ongi nola segi. Saiatu gara halere. Bizpahiru kantu prestatzen hasi, zuzendariari entzunarazi eta biziki gustatu zitzaizkion. Orduan hasi ginen kantu andana bat moldatzen. Gero Covid krisia iritsi zen, baina taldea hasi eta berehala biziki ongi ibili da. Uste dut ez dela gure estiloko talde anitz. Kantaldi talde bat gara, gazteak, neskak... Zerbait modernoagoa eskaintzen dugu ere, nahiz eta tradizioari lotua izan, euskal kantu moldaketekin. Zinez plazer handia hartzen dugu. Ez dugu gehiago zuzendaririk, elkarrekin hautatzen ditugu kantuak, moldaketak egiten ditugu. Ez dugu ezer idazten, dena ahoz lantzen dugu. Gero, Covid krisia erabili dugu gure artean lan egiteko eta disko bat prestatu eta grabatu dugu. Errepertorio aski polita genuen eta nahi genuen aztarna bat utzi. Nire anaiarekin egin ditugu grabaketak. Dena egin dugu gure artean. Egunak, asteak hartu ditugu egunero ikasiz. Aurten ere sasoi ederra ukan dugu, kontzertu berriekin, leku berrietan. Jendea pozik ikusi dugu eta guk ere biziki ongi pasa dugu. Abentura biziki ongi doa, orduan ikusiko.


Lekukoa(k): Elena Clerc-Charriez

Artxibo-funtsa(k): Euskal kultur erakundeko artxiboak

Bilduma: "Euskal kulturaren lekuko" elkarrizketak

Lekukotasun sorta(k):

Elkarrizketatzailea(k): Jasone Iroz

Data: 2022-09-27

Iraupena: 0:05:32

Erreferentzia: EKL-30-EKL 30-8

EKE-ren artxibo-kodea: EKL 30-8

Gaia(k): Kantua eta musika


Eskubideak eta erabilpen baldintzak

Orri honetako edukiak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude (CC BY-NC-SA 4.0).

Baimendua zara web-orrialde honen edukiak (testuak, irudiak edo dokumentuak) partekatzeko eta eduki horietatik abiatuta lan edo eduki eratorriak egiteko. Baldintza bakarra da, beti, edukien jatorria aitortzea (CC BY-NC-SA 4.0 - Euskal kultur erakundea - Institut culturel basque - www.mintzoak.eus), eta adieraztea aldaketarik egin bada jatorrizko edukietan. Ez zara baimendua etekin ekonomikorik egitera. Edukiak haien jatorrizko lizentzia berdinarekin erabiltzera behartua zara.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.