Noiz etorri zitzaion marrazteko gogoa
"Arkatz bat eskuan sortu naizela erraten didate beti... Espero dut amarentzat ez zela horrela gertatu, min hartuko zen bestenaz... Seriosago, bai egia da, betidanik izan dut nahi hori, gaur egun oraindik ez dakit nondik datorren. Dakidana da 14 urte ditudanetik marraztea izan dela nire helburu finkoa, irakurtzen nituen istorio horiek, noizbait nik marraztuko nituela banekien, jakin gabe zer ofizio zen, jakin gabe nire biziaren bilakaera nolakoa izango zen... Hastapenean, Spirou eta horrelakoak irakurtzen nituen; nire anaiak aldiz Estatu Batuetako komikiak zituen gustuko; Strange eta Marvel etxekoak irakurtzen zituen, baina hori ez zen nire mundua... Nerabe, etxean nituen komikiak mozten eta ikasten nituen, jada banekien ikasi behar nuela, zerbait egiteko. Orduan biñetak mozten nituen, koadro orokorrak, koadro hurbilak, onomatopeiak ikasten nituen. Garai hartan ere, egileen sinadurak ikasten eta berregiten nituen (irriak); oraindik gordetzen dut egileen sinadurekin osatu nuen liburu hura! Ez nekien orduan, urte batzuen buruan, marrazkilari horiekin harremanetan egonen nintzenik."
Lekukoa(k): Marko Armspach
Artxibo-funtsa(k): Euskal kultur erakundeko artxiboak
Bilduma: "Euskal kulturaren lekuko" elkarrizketak
Lekukotasun sorta(k):
Elkarrizketatzailea(k): Jasone Iroz
Data: 2020-01-23
Iraupena: 0:01:46
Erreferentzia: EKL-15-1
EKE-ren artxibo-kodea: EKL-15-1
Gaia(k): Marrazkilari
Eskubideak eta erabilpen baldintzak
Orri honetako edukiak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude (CC BY-NC-SA 4.0).
Baimendua zara web-orrialde honen edukiak (testuak, irudiak edo dokumentuak) partekatzeko eta eduki horietatik abiatuta lan edo eduki eratorriak egiteko. Baldintza bakarra da, beti, edukien jatorria aitortzea (CC BY-NC-SA 4.0 - Euskal kultur erakundea - Institut culturel basque - www.mintzoak.eus), eta adieraztea aldaketarik egin bada jatorrizko edukietan. Ez zara baimendua etekin ekonomikorik egitera. Edukiak haien jatorrizko lizentzia berdinarekin erabiltzera behartua zara.