Zer da Mintzoak?

Ipar Euskal Herrian ahozko memorio kolektiboaz egin ikus-entzunezko grabaketak ezagutarazi nahi ditu plataforma honek.

Euskal kultur erakundeak sortu du eta kudeatzen 2016. urteaz geroztik.

Gehiago jakin

Bildumak ezagutu

Gai desberdinen inguruko lekukotasun-bildumak eta erreportaje tematikoak apailatu ditugu gure ahozko ondarearen aberastasuna eta aniztasuna agerian emateko gisan.

II. mundu gerla garaia Iparraldean (1939-1945)

Euskal kultur erakundeak ELEKETA ahozko memoriaren ikus-entzunezko bilketaren karietara II. mundu gerlari buruz grabatu zonbait lekukotasun zatiren hautaketa.

Olentzero, argiaren mezularia

Olentzero, neguburuko mitologiako pertsonaiari buruz bildu zonbait lekukotasun-zati agerian eman ditugu bilduma honetan. ELEKETA eta AHOTSAK funtseetatik datoz.

Lekukotasun zatiak

Atari honetan zerrendatuak dira: 1227 grabaketa, 1017 lekuko, 7490 pasarte, 6385 bideo/soinu entzungai. Bilaketak egin artxibo-funtsen, lekukoen, herrien edota gaien zerrendak baliatuz.

Etorri gure egoitzara

Gai baten inguruko ikerketa daramazu eta lekukotasunak bilatzen dituzu? Atari honetan aipatuak diren baina ikusgai/entzungai ez diren artxiboekin interesa daukazu?

Gure Uztaritzeko ahozko ondarearen kontsultaguneak lagunt zaitzake.

Ipar Euskal Herriko ahozko ondarearen kontsultagunea

Euskal kultur erakundea

Lota Jauregia
Uztaritze (Lapurdi)
Gehiago jakin
CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.