Altzaiko herensügea

Oraindik ez da sarean eskuragarri pasarte hau. Laguntzarik behar baduzu, sar gurekin harremanetan .

Oharra grabaketa datari buruz: fitxa egiturak preso bakoitzari bere grabaketa guztientzat egun bakar bat baizik ematera mugatzen baitigu, informazio zehatzagoa aurkituko duzue Berlingo erakundeen katalogoetan, pasarte bakoitzeko kanpo loturan klikatuz. 

Lekukoa(k): Pierre Ascarateil

Herria: Altzai-Altzabeheti-Zunharreta

Artxibo-funtsa(k): Prusiako Komisio fonografikoaren artxiboak (Alemania)

Bilduma: Lehen Mundu gerlako euskal presoen grabaketak (1916-1917)

Elkarrizketatzailea(k): Königlich Preußische Phonographische Kommission, Hermann Urtel, Georg Schünemann

Data: 1916-11-01

Iraupena: 0:02:00

Erreferentzia: BER-01-04

Prusiako Komisio fonografikoaren artxibo-kodea : PK 486/1

Kanpo lotura: http://www.sammlungen.hu-berlin.de/dokumente/9797/

Gaia(k): Ipuinak, mitoak eta istorioak


Transkripzioak

Telekargatu transkripzioa

Jatorrizko transkripzio fonetikoaren eta ortografikoaren bertsio numerikoa, Jasone Salaberriak egina.


Eskubideak eta erabilpen baldintzak

© Sammlung Phonographische Kommission VII WS 238, Ethnologisches Museum, Staatliche Museen zu Berlin-PreuBischer Kulturbesitz / © Lautarchiv, Humboldt-Universität zu Berlin

Euskaldun honen grabaketak Alemaniako bi erakundetan artxibatuak dira: argizarizko zilindroak Berlingo Etnologia Museoan, eta disko gramafonikoak Humboldt Unibertsitatean. Hots, kasuaren arabera, bi jabego ezberdin baditu. Humboldt Unibertsitateko artxiboen eskubideak zainduak dira. Kontsultagarri dira Euskal kultur erakundeko egoitzan (hitzordua hartuz, 0(33)5 59 93 38 70 telefonora deituz edo mezu bat idatziz kontsulta@eke.eus helbidera). Etnologia Museoak artxiboen soinuak eta dokumentuen irudi numerikoak mintzoak gunean zintzilikatzea baimendu digu, eta horretarako zinez eskertu nahi dugu.

Pierre Ascarateil

Pierre Ascarateil, Altzain (Zuberoa) sortua 1895ko urtarrilaren 3an, laboraria zen, Argentinan bizi Buenos Airesen.

Beraz atzerrian da gerlara joateko deia jaso zuelarik 1914ko abenduaren 15ean. 1915ko martxoaren 29an sartu eta, Infanteria erregimentura aillegatu zen apirilaren 3an.
1916ko maiatzaren 20an, Meuse eskualdeko "Mort-Homme" deitu gunean desagertu zen, guduan eskuineko begia galtzen zuela.

Preso ezarria izan zen Alemanian Mannheim preso-eremuan ekainaren 22an. Prusiako Komisio fonografikoak bertan grabatu zuen 1916ko urriaren 28an, azaroaren 1ean eta 2an. Igaran merkhatian kantuaren 3 bertsio eman zuen (1 kantatua eta 2 irakurriak), maskaraden deskribapena, Altzaiko dragona edo herensügearen leienda, lehengo usadio eta sineskeri herrikoiak, eta Gure Aita otoitza irakurtu. 

Suisak eta Kurutze Gorriak eri eta kolpatuak zeudenen gerlako presoen aldeko dispositiboaren baitan, Suisara eramana izan zen 1917ko urtarrilaren 9/10an Berne-Oberland eskualdera (ikus Nazioarteko Kurutze Gorria komitearen gunean zintzilikatua den FS 1634 dokumentua).

Bordelera herriratua izan zen 1917ko uztailaren 8an. Gerlako zaurien ondorioz, Pabeko kontrola komisioak 1917ko urriaren 11n proposaturik, erretiro pentsionea ukan zuen 1918ko apirilaren 20ean. Armadako kontrola zerrendetarik ezeztatua izan zen 6 egun berantago.

1924ko abuztuaren 2an, 29 urte zituela, Buenos Airesera itzuli zen, Jean Vigné Atharratzeko emigrazio agentearen bitartez.

Iturriak:

- Prusiako Komisio fonografikoaren fitxa © Lautarchiv, Humboldt-Universität zu Berlin (EKEn kontsultagarri)

[sarean]:

- Frantses Armadaren erregistroko fitxa © Pirineo-Atlantikoetako Artxibo Zerbitzua: https://consultarchives.le64.fr/registre_militaires/149530 
- 1914-1919 gerlako presoen Nazioarteko Agentziaren artxiboak, Nazioarteko Kurutze Gorria Komitearen gunean: https://grandeguerre.icrc.org
- Ikerzaleak elkartea. Jean Vigné emigrazio agentearen artxiboak: https://ikerzaleak.files.wordpress.com/2015/10/liste-c3a9migrants-noms.pdf (Fonds Vigné, Association Ikerzaleak, Maison du Patrimoine 64130 Mauléon Licharre)

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.