Manez, kobreez lagundurik

Lekukoa(k): Thierry Biscary

"Bjork kantarixa ikusi nuen horrelako talde batekin, 2004 urte inguruan, eta atentzioa piztu zidan. Izan ere biziki modernoa iruditu zitzaidan eta aldi berean hemen gauza berdina egin genezakeela pentsatu nuen. Hemen kantariak baditugu eta baditugu bandak eta kobre parrasta. Beraz zergatik ez uztartu biak? Ideia hor sortu zitzaidan. Hori zen erraten nuena diskoa plazaratu nuenean, eta geroztik beste gauza bat ikasi dut. Ikasi dut lan horrekin terapia ere egin dudala, eta hori ez nekien. Ikasi dut disko horrekin iragan bat tratatu dudala artistikoki eta nire drama pertsonala gainditzeko manera bat izan dela Manez eta Kobreak diskoa. Boila. Horrek badu ondorioz bukaera bat. Iruditzen zait hori iragana dela eta orain bizi dudan bizitza ez dela hori. Hautu batzuk egin ditut eta horiek eraman naute beste bide batetara, eta orduan ez dut iraganean bizi nahi. Izan ere kobreak aitaren mundutik datoz. Anhauzen Ramuntxo Orkestrako zuzendaria bizi zen eta aitari gustatzen zitzaizkion talde horren musikak, beraz bada kutsu hori. Gero bada kantu herrikoia, meza, eliza, badira buhameak, transmititua izan zaidan mundu oso bat, etxeko premua nintzelako, eta ez nekien zer egin horrekin. Guzti hori “pack” baten barnean zen, etxearen “pack” horretan. Eta erabaki dudanean etxaldearen segida ez hartzea eta musikari izatea, ez nekien zer egin hor zegoen  guzti horrekin. Eta diskoa egin dut. Eta orain da momentua behar dudala utzi hori, iruditzen zait."


Lekukoa(k): Thierry Biscary

Artxibo-funtsa(k): Euskal kultur erakundeko artxiboak

Bilduma: "Euskal kulturaren lekuko" elkarrizketak

Lekukotasun sorta(k):

Elkarrizketatzailea(k): Jasone Iroz

Data: 2019-09-19

Iraupena: 0:02:51

Erreferentzia: EKL-13-10

EKE-ren artxibo-kodea: EKL-13-10

Gaia(k): Kantua eta musika


Eskubideak eta erabilpen baldintzak

Orri honetako edukiak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude (CC BY-NC-SA 4.0).

Baimendua zara web-orrialde honen edukiak (testuak, irudiak edo dokumentuak) partekatzeko eta eduki horietatik abiatuta lan edo eduki eratorriak egiteko. Baldintza bakarra da, beti, edukien jatorria aitortzea (CC BY-NC-SA 4.0 - Euskal kultur erakundea - Institut culturel basque - www.mintzoak.eus), eta adieraztea aldaketarik egin bada jatorrizko edukietan. Ez zara baimendua etekin ekonomikorik egitera. Edukiak haien jatorrizko lizentzia berdinarekin erabiltzera behartua zara.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.