Artistak ongi bizi dira Euskal Herrian?

Lekukoa(k): Thierry Biscary

"Hasi nintzenean jendaurrean kantuz, euskara modan zen. Garaian Eiheralarre batean, heldu ziren taldeak Hegoaldetik, aurrekontu ikaragarriak ziren.  Gure eskualdeko herri txikietan, autobusak heldu ziren hegoaldetik taldeak ikustera. Orain gogoratzen dudanean, nola posible zen galdegiten dut, baina egiten zen. Ni hor hasi nintzen, bikaina zen guretako, dantzaldiak egiten hasi nintzen, Negu Gorriak, Hertzainak eta Gozategi eta modan ziren beste talde anitzen bertsioak egiten. Baina hori erori da. Garai horretan gose bat bazen eta gose hori ez da desagertu baina txikitu da. Ondorioz, orain artista izatea konplikatuagoa da. Agian orekatu da ere bai. Batzuk segitzen dute, askok utzi dute. Atzo ezagutu dudan argazkilari baten kasuan ere, lehen denbora osoz ari zen eta orain denbora erdiz. Edonork egiten ditu argazkiak, edonork bideoak, kalitatea ez dut aipatzen, baina edonor ari da. Jendea pixka bat galdua da, galduak gara masa horretan, interneteko itsaso zabal horretan, galdua naiz eta galduak gaude euskaldun bezala. Durangon gauza anitz ateratzen da oraindik baina saltzen da? Kontsumitzen da hori? Nik uste dut ez hainbeste. Diskoa saltzen da emanaldien ondotik baina dendetan ez. Uste da musika urririk dela. Eta nola esplikatzen diozu parekoari ez dela horrela? Zaila da. Nik ere Spotify erabiltzen dut, 10 euro pagatzen dut hilero baina entzuten dudana ez dut egiazki ordaintzen. Hori ere jinen da, espero dut orekatuko dela. Sistema horrek ezin du iraun, beti ari naiz nire kantari ikuspegi batetik. Galderara itzuliz, Euskal Herrian artista izatea zaila da. Ez dut negar egiten baina zaila da."


Lekukoa(k): Thierry Biscary

Artxibo-funtsa(k): Euskal kultur erakundeko artxiboak

Bilduma: "Euskal kulturaren lekuko" elkarrizketak

Lekukotasun sorta(k):

Elkarrizketatzailea(k): Jasone Iroz

Data: 2019-09-19

Iraupena: 0:03:32

Erreferentzia: EKL-13-11

EKE-ren artxibo-kodea: EKL-13-11

Gaia(k): Kultura, Kantua eta musika


Eskubideak eta erabilpen baldintzak

Orri honetako edukiak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude (CC BY-NC-SA 4.0).

Baimendua zara web-orrialde honen edukiak (testuak, irudiak edo dokumentuak) partekatzeko eta eduki horietatik abiatuta lan edo eduki eratorriak egiteko. Baldintza bakarra da, beti, edukien jatorria aitortzea (CC BY-NC-SA 4.0 - Euskal kultur erakundea - Institut culturel basque - www.mintzoak.eus), eta adieraztea aldaketarik egin bada jatorrizko edukietan. Ez zara baimendua etekin ekonomikorik egitera. Edukiak haien jatorrizko lizentzia berdinarekin erabiltzera behartua zara.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.