Madonarekin izandako esperientzaren alde ezkorra

Lekukoa(k): Thierry Biscary

"Ikusi izan dudana Madonarekin, alegia Madona hor egoteko, industriaren gailurrean egoteko, bizitza hautu bat da. Talentua bada, baina hark beti erraten duen bezala: “talentua denok daukagu, ez da hori bakarrik”, eta egia da. Talentuaren ondoan, gogoa noraino duzun eta zer sakrifizio egiteko prest zaren zure bizitza pertsonalean, sistema horretan egoteko argi eduki behar da. Madonaren kasuan harrigarria da. Baina nik nire ondorioa atera nuen, ez nuela horrelakorik nahi. Sakrifizio handi bat iruditzen zait, are gutxiago orain bi haurren aita izanik, nahiz eta Madona ikusi dudan haren bere haurrekin ezker eskuin edozein tokitan. Nik ez dut hori ikusten niretzat.

Gero bada beste funtsezko gauza bat ere, industria baten parte izan nahi duzun edo ez alegia, izan ere industriak bere arauak ditu eta prest egon behar duzu arau horietan sartzeko; eta ni laborari seme bat naiz. Beti gustatzen zait parekatzea, laborantza eta kultura, “agrikultura” eta kultura. Izan ere bada anitz errateko hor. Kulturaz aritzean, nire aitari horrela esplikatzen nion gaztaren prozesuarekin konparatuz: Industrian gasna batek gustu berdina eduki behar du urtarriletik abendura, berdin dio ardiak zer jaten duen eta abar… Eta hori lortzeko, zuk, nik asumitzen ez ditugun gauza batzuk egin behar dira, gu aldakorrak garelako. Horregatik zaila da eta filosofikoki ez naiz prest horretan sartzeko, gaur ez behintzat".


Lekukoa(k): Thierry Biscary

Artxibo-funtsa(k): Euskal kultur erakundeko artxiboak

Bilduma: "Euskal kulturaren lekuko" elkarrizketak

Lekukotasun sorta(k):

Elkarrizketatzailea(k): Jasone Iroz

Data: 2019-09-19

Iraupena: 0:02:21

Erreferentzia: EKL-13-8

EKE-ren artxibo-kodea: EKL-13-8

Gaia(k): Kantua eta musika


Eskubideak eta erabilpen baldintzak

Orri honetako edukiak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude (CC BY-NC-SA 4.0).

Baimendua zara web-orrialde honen edukiak (testuak, irudiak edo dokumentuak) partekatzeko eta eduki horietatik abiatuta lan edo eduki eratorriak egiteko. Baldintza bakarra da, beti, edukien jatorria aitortzea (CC BY-NC-SA 4.0 - Euskal kultur erakundea - Institut culturel basque - www.mintzoak.eus), eta adieraztea aldaketarik egin bada jatorrizko edukietan. Ez zara baimendua etekin ekonomikorik egitera. Edukiak haien jatorrizko lizentzia berdinarekin erabiltzera behartua zara.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.