Euskal dantzaren egoeraz Iparraldean eta Bilaka taldeaz

Lekukoa(k): Mathieu Vivier

"Uste dut dantza osasuntsu dagoela, nahiz eta jarduera konplexua izan, publikoari ematen zaion irisgarritasunetik abiatuta. Lurralde honetan, Malandain Ballet Biarritz konpainia ari da beste egitura eta taldeekin batera publikoa sentsibilizatzeko lanean. Bestalde garai nahiko zaila izaten ari dira arteari doakionez. Artea osasuntsu dagoela erran daiteke gaur egun? Ez naiz segur horretaz. Halere, taldeetan garai zailak pasa badituzte ere dantzari kopuruen apaltze orokorrarengatik, dantza ongi dago berriz, eragile, ekintza eta iniziatiba asko direlako. Arlo honetako eragileak biziki desmartxa dinamiko eta sortzailea eramaten ari dira, dantzaren garapenaren alde. Iparraldeko Dantzarien Biltzarrarekin daramagun lana sartzen da erabat ingurune horretan, non dantza, irakaskuntza, transmisioa garatzen laguntzen dugun alde batetik eta sorkuntza edo dantza lanbide bihurtzeko aukera zabaltzen dugun bestetik. Topatzen ditugun arazoei erantzuten diegu, dantzak bizirik segi dezan alor sozialean eta tradizionalean eta ber denboran, zorroztasun maila lortzen saiatzen gara elkarren arteko osagarritasun batekin. Federakuntzak helburu orokor eta partekatu hori dauka.

Bilakaren proiektuaren erronken artean ere, dantza ogibide gisa hautatu nahi duten gazteei aterabideak proposatzea da, atzerrira joan behar izan gabe. Nazioarteko dantza ibilbidea, dantza ogibide bilakatzea imajinatu daiteke, herria eta euskal dantzak utzi behar izan gabe. Noski dantzari batzuek atzerrira joan nahi badute esperientzia ezberdinen bila, biziki ongi da ere. Bestetik, gure mugetatik at, euskal kulturaren erakusleiho izango litzatekeen dantza talde bat sortzeko asmoa hor dugu ere. Kukai taldea eredugarri da: konpainia sortu dute, gogor aritu dira lanean beraien proiektua garatzeko eta nazioarteko oholtzetan kokatzeko; orain mundu osoan zehar dabiltza eta ezagupenaz gain, sariak jasotzen ari dira Espainiar estatuan. Horrelako asmoak ezin dira baztertu eta sinesten dut tresna hori sor dezakegula Iparraldean euskal dantza garatzeko".


Lekukoa(k): Mathieu Vivier

Artxibo-funtsa(k): Euskal kultur erakundeko artxiboak

Bilduma: "Euskal kulturaren lekuko" elkarrizketak

Lekukotasun sorta(k):

Elkarrizketatzailea(k): Jasone Iroz

Data: 2018-03-24

Iraupena: 0:03:06

Erreferentzia: EKL-4-ELK-4-3

Baionako eta Ipar Euskal Herriko artxibotegiko kodea: ELK-4-3

Gaia(k): Dantza, Dantza eta sorkuntza


Eskubideak eta erabilpen baldintzak

Orri honetako edukiak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude (CC BY-NC-SA 4.0).

Baimendua zara web-orrialde honen edukiak (testuak, irudiak edo dokumentuak) partekatzeko eta eduki horietatik abiatuta lan edo eduki eratorriak egiteko. Baldintza bakarra da, beti, edukien jatorria aitortzea (CC BY-NC-SA 4.0 - Euskal kultur erakundea - Institut culturel basque - www.mintzoak.eus), eta adieraztea aldaketarik egin bada jatorrizko edukietan. Ez zara baimendua etekin ekonomikorik egitera. Edukiak haien jatorrizko lizentzia berdinarekin erabiltzera behartua zara.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.