Formakuntza eta gaitasun fisikoak

Lekukoa(k): Ramuntxo Telleria

Herria: Azkaine

Artxibo-funtsa(k): Donibane Lohizuneko herriko etxeko artxiboak

Bilduma: Donibane Lohizuneko memorio kolektiboa

Elkarrizketatzailea(k): Xan Aire

Data: 2012-07-09

Iraupena: 0:05:06

Erreferentzia: DL-11-9

Donibane Lohizuneko herriko etxeko kodea: 1AV266

Gaia(k): Hezkuntza, Golfa


Eskubideak eta erabilpen baldintzak

© Donibane Lohizuneko herriko etxea

Ramuntxo Telleria

Ramuntxo Telleria 1947ko ekainaren 16an sortu zen, Azkainen. Aita hargina zuen eta ama Azkaingo oihal garbitegi batean langilea zen. Sei haurreko familia batean hazi zen. 14 urte arte, herriko eskolan ikasi zuen. Iturgintzako CAP diploma eskuratu zuen, eta, Azkainen, Huez jaunaren etxean aprendiz izan zen.

Hamar urterekin, inguruko gazte anitz bezala, kadet gisa, udan eta Pazkoz, Xantakoko golfean lanean ari zen. Bere lehen bezeroa René Lacoste izan zen. Bere aholkularia bilakatu zen. Renék Ramuntxo golfari izatera bultzatu zuen.  Hala, 1967an, Ramuntxok 20 urte zituelarik, golfaren bidea hartzera akuilatu zuen Renék. Berrogei urtez horretan ari izan zen Ramuntxo. Gero, tokiko golf jokalari profesionala zen Jean-Ignace Mouhicari lekua utzi zion.

Ramuntxo Donibane Lohizuneko euskarazko eskola izan zen Haurtxoako sortzaileetarik batekin ezkondu zen. Bikoteak hiru haur izan zituen: Pantxika Telleria, Elirale konpainiako dantzaria eta koreografoa, Ana, eta Iñaki, Xantakoko golf irakaslea.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.