Ramuntxo Telleria

1947 ( Azkaine )

Ramuntxo Telleria 1947ko ekainaren 16an sortu zen, Azkainen. Aita hargina zuen eta ama Azkaingo oihal garbitegi batean langilea zen. Sei haurreko familia batean hazi zen. 14 urte arte, herriko eskolan ikasi zuen. Iturgintzako CAP diploma eskuratu zuen, eta, Azkainen, Huez jaunaren etxean aprendiz izan zen.

Hamar urterekin, inguruko gazte anitz bezala, kadet gisa, udan eta Pazkoz, Xantakoko golfean lanean ari zen. Bere lehen bezeroa René Lacoste izan zen. Bere aholkularia bilakatu zen. Renék Ramuntxo golfari izatera bultzatu zuen.  Hala, 1967an, Ramuntxok 20 urte zituelarik, golfaren bidea hartzera akuilatu zuen Renék. Berrogei urtez horretan ari izan zen Ramuntxo. Gero, tokiko golf jokalari profesionala zen Jean-Ignace Mouhicari lekua utzi zion.

Ramuntxo Donibane Lohizuneko euskarazko eskola izan zen Haurtxoako sortzaileetarik batekin ezkondu zen. Bikoteak hiru haur izan zituen: Pantxika Telleria, Elirale konpainiako dantzaria eta koreografoa, Ana, eta Iñaki, Xantakoko golf irakaslea.

Grabaketak

# Erref. Izenburua Data Iraupena Herria Elkarrizketatzaileak
1 MB-140 Golfa ipar Euskal Herrian 1978-10-21 0:17:06 Donibane Lohizune Maite Barnetche
2 DL-11 DL-11 - Ramuntxo Telleria 2012-07-09 1:28:40 Azkaine Xan Aire

Pasarteak

# Izenburua Iraupena
1 Gazte denborako urteak 0:02:00
2 Azkaine sorterria: Eguneroko uraren ezartzea ; bokata lehengo gisan 0:01:40
3 Azkaine sorterria: uholdeak Erromatar Zubian 0:00:36
4 Golfeko "Cadet": eginkizuna, kopurua, ordainsaria 0:02:42
5 "Cadet" René Lacoste-ekin 0:00:30
6 Chantaco golfeko zuzendaria 20 urtetan 0:02:20
7 Chantaco-ko golfa: organigrama 2012an 0:00:59
8 Golf jokoaren arauak 0:03:16
9 Formakuntza eta gaitasun fisikoak 0:05:06
10 Golf kirolaren apustu nagusia 0:01:55
11 Emazte eta gizonen arteko ezberdinketa 0:01:59
12 Demokratizazioa 0:03:02
13 Chantaco-ko golfaren historia eta bilakaera 0:10:31
14 René Lacoste, lehiakide handiko familia batekoa 0:04:08
15 Kadet eta golfarien jantziak 0:03:39
16 Lacoste atorren krokodilo ikurraren jatorria 0:01:10
17 Tokiko golfari ospetsuak 0:03:17
18 Golfaren kudeaketa ekonomikoa 0:02:59
19 Trofeoa EVAH elkartearen alde 1970an 0:02:55
20 Tokiko jokalari geroz eta gehiago 0:03:59
21 Chantaco golfeko langileen jatorria eta kopurua 0:02:21
22 Enplegu eta eginbehar motak Chantaco-n 0:03:27
23 Jende famatu anitz 0:06:25
24 Lur espekulazioa eta golfen eraikitzeak Euskal Herrian 0:02:58
25 Chantaco-ko golfaren ekarpena Hiriaren garapenean 0:05:31
26 Kotizazioak eta abantailazko prezioak artisau kideentzat 0:01:35
27 Etorkizunari so : gazterian itxaropena 0:01:52
28 Chantaco-ko golfa: parke oihantsu handi bat 0:01:20
29 Hala-holako lehiaketa beste kirolekin 0:00:35
30 Euskararen erabilpena golfean 0:03:37
CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.