Alki enpresaren kasua, ohituratik gaurko proposamenera

Lekukoa(k): Jean Louis Iratzoki

"Alki guretzat izan da esperimentu bat, eskola bat, eta gure lanaren eragina erakusten duen adibide on bat. Gu erraten dudalarik ez naiz estudioaz ari bakarrik, ari naiz gure arteko topaketaz. Topatu dira kooperatibaren jakintza handia, egurraren lana eta gure gogoa hemendik sortzeko. Egia da iraultza bat izan dela; enpresa tradizional bat, hemengo altzairu tradizionalak egiten zituenak pasa da bat-batean gaurko proposamen bat egitera eta mundu zabalera gainera. Beraz, badugu hemengo enpresa txiki bat, diseinuaren bitartez, bere istorioa berridatzi eta zabaldu duena nazioartera. Duela urte batzuk pentsatzen zen hemen ez zela egiten ahal gauza askorik ; hemengo eskulanaren balioarengatik, materialen balioengatik bazirudien hemen ez zegoela produkzio handirik garatzen ahal, non ez zen teknologia sartzen. Alkiren esperientziaren bitartez hemen sortzen ahal dela frogatzen dugu, hemen gauza ezberdinak egin daitezkeela eta mundu zabalera joan. Horretarako, istorio berezi bat kontatu eta denbora frango pasa behar da pentsatzen proposatzeko dugunaz. Nahiz eta enpresa txikia izan, elkarlan honek oihartzun handia izan du, hemen bertan lehenik zerbait egin daitekeela erakutsiz, enpresak sor daitezkeela eta gauza politak egin daitezkeela. Frantzia mailan ere inpaktu handia ukan du horrelako konbertsio bat ikusteak, aldaketa tradizionaletik gaurko proposamenari buruz. Hori posible dela erakustea gauza inportante bat izan da."


Lekukoa(k): Jean Louis Iratzoki

Artxibo-funtsa(k): Euskal kultur erakundeko artxiboak

Bilduma: "Euskal kulturaren lekuko" elkarrizketak

Lekukotasun sorta(k):

Elkarrizketatzailea(k): Jasone Iroz

Data: 2019-02-14

Iraupena: 0:03:09

Erreferentzia: EKL-8-7

EKE-ren artxibo-kodea: EKL8-7

Gaia(k): Lanak eta jakinduriak, Lantegiak


Eskubideak eta erabilpen baldintzak

Orri honetako edukiak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude (CC BY-NC-SA 4.0).

Baimendua zara web-orrialde honen edukiak (testuak, irudiak edo dokumentuak) partekatzeko eta eduki horietatik abiatuta lan edo eduki eratorriak egiteko. Baldintza bakarra da, beti, edukien jatorria aitortzea (CC BY-NC-SA 4.0 - Euskal kultur erakundea - Institut culturel basque - www.mintzoak.eus), eta adieraztea aldaketarik egin bada jatorrizko edukietan. Ez zara baimendua etekin ekonomikorik egitera. Edukiak haien jatorrizko lizentzia berdinarekin erabiltzera behartua zara.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.