Transmisioa Iparraldeko dantza eskoletan

"Dantza tradizionaleko talde eta eskolei doakienez, lehia handia dute kirol zelaietan. Mutil gazteentzat bereziki, dantza ikastea ez da baitezpada lehen erreflexua eta egia da dantzari kopuru eskasa dela taldeetan. Halere 50 eta 70 talde artean daude Ipar Euskal Herrian euskal dantzen presentzia handiarekin zenbat tokitan eta IDB federazioak baliabide berriak proposatzeko proiektu bat abiatu du, gazteen formatzeko taldeek dituzten beharrei erantzuteko. Lurralde batzuetan ere Dantza Sarean izeneko ekimenak ahalbidetzen die talde ezberdinei elkarlanean aritzeko parada.

Horrez gain, pedagogia lan taldea dinamika berri bat garatzen ari da Maurice Ravel Kontserbatorioarekin partaidetzan, dantza tradizionalaren irakaskuntza zorrotza helburu, dantza garaikide eta klasikoarekin osatuz. Gaur, formakuntza alorrean eginiko indarren emaitzak jasotzen ari gara, aniztasun eta adierazpen biziki interesgarria agertzen duten 16 eta 18 urte bitarteko dantzari gazteekin. Uste dut goi mailako dantzariak eta irakasleak bilakatuko direla. Indarrean jarri behar dugun bertutezko zirkulu bat da".

Lekukoa(k): Mathieu Vivier

Herria: Baiona

Artxibo-funtsa(k): Euskal kultur erakundeko artxiboak

Bilduma: "Euskal kulturaren lekuko" elkarrizketak

Elkarrizketatzailea(k): Jasone Iroz

Data: 2018-03-24

Iraupena: 0:03:05

Erreferentzia: EKL-4-5

Baionako eta Ipar Euskal Herriko artxibotegiko kodea: EKL-4-5

Gaia(k): Dantza eta transmisioa


Eskubideak eta erabilpen baldintzak

Orri honetako edukiak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude (CC BY-NC-SA 4.0).

Baimendua zara web-orrialde honen edukiak (testuak, irudiak edo dokumentuak) partekatzeko eta eduki horietatik abiatuta lan edo eduki eratorriak egiteko. Baldintza bakarra da, beti, edukien jatorria aitortzea (CC BY-NC-SA 4.0 - Euskal kultur erakundea - Institut culturel basque - www.mintzoak.eus), eta adieraztea aldaketarik egin bada jatorrizko edukietan. Ez zara baimendua etekin ekonomikorik egitera. Edukiak haien jatorrizko lizentzia berdinarekin erabiltzera behartua zara.

Mathieu Vivier

Mathieu Vivier Iparraldeko Dantzarien Biltzarraren BILAKA koreografia zentroko zuzendari artistikoa da. Txikitan hasi zen euskal dantzak ikasten Leinua (Hiriburu) taldean.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.