Olentzeroren berpiztea: Lazkaoko Beneditarrak 1960 urtetan

Lekukoa(k): Libe Goñi Garate

"Oroitzen naiz, 1960 hamarkada hortan, 1963an  edo ez dakit zer…   badut oroitzapen bat  biziki azkarra Lazkaon gertatu zena. Lazkao herri ttipi bat zen, gerla baino lehen bazen pertsonai bat herriak ateratzen zuena kanpora, Olentzero. Eta nik ez nakien… Urte hartan,  beti ene herri ttipi hartan, estalpe bat bizirik,  herriko jende batzuk Josep jantzita, ama birjina panpina bat besoetan, zaldi batean karrosa batekin biziki ongi apaindua, eta herriko talde bat elizako kantuz alaitzen zute.  Abendoaren 24an, usaia hori zen, jende guzia kanpora ateratzen zen gero etxera sartzen ginen eta afari goxo bat egiten genuen. Elizako kantuak, Josep, Maria eta haurtxoa, besterik ez zen.

Urte batez, apez batzu etorri ziren Lazkoara,  biziki gazteak,  etorri ziren, Manuel Aldaregia eta Jazinto F. Setien,  eta batez ere azkenak lan asko egin zituen ikastolen munduan, bide asko urratu zituen.

Urte hartan, joan ginen kanpora kantuz entzutera, non ikusten dut etxola ttipi bat eta gizon bat sudur gorri batekin eta xahakoa.. ohartu nintzen jendeak ixildu zirela, begiratzen nintuen eta nigarrez. Ene ama urduri urduru, gibelka begira :

- Ez ditun etorri
- Ama nor, zer gertatzen da hemen gaur?
- Olentzero
-Zer ?
- Ez ditun etorri
- Nor?
- Txapel okerrak
- Zendako?
- Olentzero.

Eta jende guzia zeuden hola harrituta, zer gertatzen da, olentzero, zer...

Beren min guziak, pozak, gerlak, familia, herria,  uste dut aurpegi haietan ikusten nuela…

- Beno ama zer gertatzen da ?

Olentzero, besterik ez zuen esan…

Gaua bukatu zen, handik urte batera, ez bat bainan hiru  atera ziren, auzo bakoitzak olentzero bat atera zuen

Nik nahi nuen jakin zer zen olentzero.

"Gure eguberria zen olentzero. Ikazkina, ikatza, argia, itxaropena ekartzen duena, iguzkiari dei bat egiten duena,mendian lan egiten duena, bixtandena eliza katolikoak bereganatu baitu krixtoren jaiotza abisatu duena".

Gerla zibila baino lehenago, olentzero ateratzen zen herrietan eta gure eguberriak ziren. Opariak ez zituen ekartzen, itxaropena... Gerlarekin batera, Frankorekin batera, denak suntsituak izan ziren.

Biziki hunkitua gelditu nintzen ixtorio  honekin, ikusiz jenden harridura mina poza, nahasketa bat...".


Lekukoa(k): Libe Goñi Garate

Artxibo-funtsa(k): Pirinio Atlantikoetako artxiboak

Bilduma: Euskal dantza

Lekukotasun sorta(k):

Elkarrizketatzailea(k): Terexa Lekumberri

Data: 2013-08-02

Iraupena: 0:04:40

Erreferentzia: 193-12

Baionako eta Ipar Euskal Herriko artxibotegiko kodea: 19 AV 907

Kanpo lotura: http://earchives.le64.fr/ead.html?id=FRAD064_IR0643&c=FRAD064_IR0643_de-909

Gaia(k): Pertsonaia oroigarriak, Ipuinak, mitoak eta istorioak


Eskubideak eta erabilpen baldintzak

© Pirinio Atlantikoetako Departamenduko artxiboak

Lekukotasun osoa Euskal kultur erakundeko egoitzan ikus daiteke, Uztaritzen (hitzordua hartuz), baita ere Baionako eta Paueko Departamenduko Artxibotegietako irakurgeletan, hor ere hitzordua hartuz.
ETALAB 2.0 lizentzia irekiak arautzen du hemen aurkezten diren Pirinio Atlantikoetako artxibotegiaren datu publikoen berrerabiltzea. Garrantzitsua da Pirinio Atlantikoetako artxibotegiarekin harremanetan jartzea beste edozein erabilpenarendako.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.