Libe Goñi Garatek aita nafartarra zuen eta ama gipuzkoarra (Zarauz). Aitaren sorterrian, Oteiza de la Solanan, sortua da 1947ko ekainaren 7an. Hiru urte dituenean, 1950an, familia Lazkaon plantatzen da. Ama errientsa dagoen eskola publiko berdinean hasten ditu ikasketak 1953tik 1957ra. Bigarren mailako ikasketak urrunago segitzen ditu, lehenik Ordizian (1957-1961), ondotik Donostian 1966 arte. Hemen sartzen da 1962an magisteritza eskolan ikastaldi praktikoak Elbira Zipitriaren ikastolan eta, batez ere, urte oso bat Karmele Esnalen ikastolan eginez. Hortik landa, Andoaingo ikastolaren zuzendaritza hartzen du bi urtez (1966-1967/1967- 1968). 1968ko irailan, ikastolan denbora erdiz arituz Iruñeko unibertsitatean sartzen da. 1969ko otsailan muga pasatzera bortxatua da baina ez da hortan etsitzen… Urte hortan berean iparraldeko lehen ikastolaren andereñoa bilakatzen da, lehenik Baionan eta gero Arrangoitzen, 1970ko urtarriletik goiti hain xuxen. Bere bizi profesional osoa ikastolen zerbitzuko ematen du, Baionara itzuliz 1980tik goiti eta Angelun iraganez azken urteak (2001-2007).
Libe Goni ikastolen sorreraren lekuko bizia da dudarik gabe. Horretaz gain, asko ekarri du ere kultura arloan, bereziki olentzeroren ohidura iparraldean gizarteratzen lagundu duelako ikastolen bidez besteak beste.
Libe ezkondu zenez 1971n, ama eta amatxi paregabea ere da.
Grabaketak
# | Erref. | Izenburua | Data | Iraupena | Grabaketa herria | Elkarrizketatzaileak | |
---|---|---|---|---|---|---|---|
1 | 193 | 193 - Libe Goñi Garate | 2013-08-02 | 1:13:47 | Baiona | Terexa Lekumberri | |
2 | GI-ELEKETA-3 | Eleketa kronika #3: Libe Goñi Garate | 2013-08-02 | 0:11:04 | Baiona | Terexa Lekumberri |
Pasarteak
# | Izenburua | Iraupena | |
---|---|---|---|
1 | Libe Goñi-ren aurkezpena | 0:01:46 | |
2 | Bere burasoak | 0:02:41 | |
3 | Lehen eta bigarren mailako ikasketak | 0:05:55 | |
4 | Lan ikastaroak Elvira Zipitria andereñoarekin | 0:03:36 | |
5 | 1960 urteak hego Euskal Herrian | 0:02:41 | |
6 | Karmele Esnal-en kurtsoak Pakita Arregi egoitzan | 0:07:09 | |
7 | Erakasle Andoainen | 0:04:14 | |
8 | Libe andereño: lehen Ikastola | 0:09:57 | |
9 | Seaskaren sortzea | 0:01:42 | |
10 | Libe andereño: 1980tik 2007ra | 0:03:55 | |
11 | Ikastolak Iparraldean: pedagogia bilakaera | 0:04:22 | |
12 | Olentzeroren berpiztea: Lazkaoko Beneditarrak 1960 urtetan | 0:04:40 | |
13 | Olentzeroren berpiztea: ipar Euskal Herriko Ikastolen ekintzak | 0:04:46 | |
14 | Olentzero: Mari Domingi-ren pertsonaia | 0:02:57 | |
15 | Udako solstizioaren ohidura: ahantzi den pertsonaia bat | 0:00:57 |