"Saio zero" sorkuntzari buruz

Lekukoa(k): Mathieu Vivier

"Saio zero izena duen ikuskizun berrian, sakontzen ditugu berriz ondoko oinarrizko galderak: «Nor naiz ni? Nora goaz? Zer egiten dugu gure dantzarekin? Euskal dantzak horrela tratatzeko eskubidea dugu? Ongi ari gara ?». Izan ere galdera horiek gure buruan bueltaka dabiltza egiazki eta inportantea zaigu horiek sakontzea, gauzatzea Saio zero bezalako sorkuntza batean. Gero, fite, galdera horien eta itsasoaren arteko lotura egin dugu. Nire lanean beti dago materia organiko baten presentzia. Neguan, sua, odola, elurra zeuden. Hemen itsasoa hautatu dut izan ere bere leria amaigabean, erreberritzen da beti; azkenean beti itzultzen da uhain berdina itsas hegira, eta beti ber marea bazterrera… Hau da erabiltzen ari garen testuaren ideia nagusia, orainean iragaten dena, izan ere dantzariarentzat oraina da denbora bakarra; ideia hori da baita ikuskizunean aipatzen duguna. Esperimentazio bat, entsegu bat da, garaikideagoa, non dantza tradizionala kutxatila batean jartzen dugun, maila zorrotzagoarekin sorkuntzari doakionez. Gero ikusiko zer gertatzen den; edozein kasutan galderak egiten ditugu bortxaz erantzunik lortu edo bilatu gabe, baina Bilaka osatzen dugunok partekatzen dugun bidea jarraitzen dugu. Aldi honetan koreografia idazteko lan talde bat osatu dugu dantzariekin eta musikariekin lan egin dugu ondoren, dantza eta musikaren arteko oihartzuna egon dadin".


Lekukoa(k): Mathieu Vivier

Artxibo-funtsa(k): Euskal kultur erakundeko artxiboak

Bilduma: "Euskal kulturaren lekuko" elkarrizketak

Lekukotasun sorta(k):

Elkarrizketatzailea(k): Jasone Iroz

Data: 2018-03-24

Iraupena: 0:02:50

Erreferentzia: EKL-4-EKE-4-9

Baionako eta Ipar Euskal Herriko artxibotegiko kodea: EKE-4-9

Gaia(k): Dantza eta sorkuntza


Eskubideak eta erabilpen baldintzak

Orri honetako edukiak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude (CC BY-NC-SA 4.0).

Baimendua zara web-orrialde honen edukiak (testuak, irudiak edo dokumentuak) partekatzeko eta eduki horietatik abiatuta lan edo eduki eratorriak egiteko. Baldintza bakarra da, beti, edukien jatorria aitortzea (CC BY-NC-SA 4.0 - Euskal kultur erakundea - Institut culturel basque - www.mintzoak.eus), eta adieraztea aldaketarik egin bada jatorrizko edukietan. Ez zara baimendua etekin ekonomikorik egitera. Edukiak haien jatorrizko lizentzia berdinarekin erabiltzera behartua zara.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.