Haurren arretaz antzerki tailer batean

Lekukoa(k): Arantxa Hirigoyen

"Uste dut nahiago dituztela antzerki tailerrak klaseak baino, baina dependitzen du ere klasea nola eramaten duzun. Izan ere, klasea ematea biziki lotua izan daiteke antzerkiari. Heldu zira tenore batean, publikoa hor duzu zuri so, atentzioa behar duzu atxiki. Egia da ez dutela beti horrat etortzeko gogorik eta agian nahiago lukete beste leku batean izan, baina irakaslearen ikuspegitik, klase ematea antzerkiari aski lotua da. Nik bi esperientzia mota bizi izan ditut, antzerki proiektuak klase oso batean ematea eta bestetik tailerrak nahiantekin bakarrik egitea. Ikasgela osoarekin egia da zailago dela, ikasle kopuruagatik eta batzuek berez ez dutelako biziki gustuko, ondorioz zerbait inposatua bezala ikusten dute. Aldiz ikas tenoreetatik kanpo antolatu tailerretan dudarik ez da, beste harreman bat sortzen da, ez gira gehiago irakasle eta ikasle ez gira ikasgela batean, eta hor zinez, bilakaera biziki interesgarriak eta aberatsak ikusi ditut. Lehen erraiten nuen zerbait magikoa dela zerbait sortzen dela, gazte horiek beti badute azken memento arte atxikitzen duten zerbait eta bat-batean taula gainean ematen dutena."   


Lekukoa(k): Arantxa Hirigoyen

Artxibo-funtsa(k): Euskal kultur erakundeko artxiboak

Bilduma: "Euskal kulturaren lekuko" elkarrizketak

Lekukotasun sorta(k):

Elkarrizketatzailea(k): Jasone Iroz

Data: 2019-08-13

Iraupena: 0:01:37

Erreferentzia: EKL-12-9

EKE-ren artxibo-kodea: EKL-12-9

Gaia(k): Hezkuntza, Antzerkia


Eskubideak eta erabilpen baldintzak

Orri honetako edukiak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude (CC BY-NC-SA 4.0).

Baimendua zara web-orrialde honen edukiak (testuak, irudiak edo dokumentuak) partekatzeko eta eduki horietatik abiatuta lan edo eduki eratorriak egiteko. Baldintza bakarra da, beti, edukien jatorria aitortzea (CC BY-NC-SA 4.0 - Euskal kultur erakundea - Institut culturel basque - www.mintzoak.eus), eta adieraztea aldaketarik egin bada jatorrizko edukietan. Ez zara baimendua etekin ekonomikorik egitera. Edukiak haien jatorrizko lizentzia berdinarekin erabiltzera behartua zara.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.