Artista garaikideen tokia Euskal Herrian

Lekukoa(k): Sabine Cazenave

"Uste dut ezetz, horretarako museoak instituzio zaharkituak bilakatu direlako. Adibidez, Euskal Erakustokia 1922an sortu zen, mende bat laster, eta museoetan gauza zaharkituak biltzeko joera dago. Gehienetan, bizirik diren jendeak aldi bateko erakusketen kari sartzen dira gehienetan, lekua jende kopuru zabalago bati uzteko sinpleki. Gero, gure kulturaren adierazle bilakatzen direnean edo gizartean oihartzuna izaten hasten diren heinean sartzen dira berriz, gure lana baita kultura bizirik irautea. Biziki arraroa da, artista biziki gazte bat museoan sartzea, gehienetan hirurogei laurogei urte betetzea goaitatzen da. Hemen behintzat bizirik sartzea saiatzen gara eta ez da gauza ttipia! Jendea ez da ohartzen, artista baten obrak sartzen diren ber denboran haren memoria biltzeak, oro har egileen oroimenak jasotzeak duen garrantziaz, gauzak biziki azkar aldatzen direlako. Obra bat umezurtz utzi nahi ez bada, biziki inportantea da artelan horren testuinguruaz, dokumentuak, lekukotasunak biltzea, artistaren desagertzearen ondoren, obrak zerbait adierazten segi dezan. Bestela zernahi erranarazten ahal diozu obra bati. Beraz egia da ez zaiela leku askirik uzten, baina Euskal Erakustokian, gai horri doakionez ez gara leku txarrean eta artista garaikideak errezibituko ditugu laster."


Lekukoa(k): Sabine Cazenave

Artxibo-funtsa(k): Euskal kultur erakundeko artxiboak

Bilduma: "Euskal kulturaren lekuko" elkarrizketak

Lekukotasun sorta(k):

Elkarrizketatzailea(k): Jasone Iroz

Data: 2020-09-08

Iraupena: 0:02:20

Erreferentzia: EKL-18-7

EKE-ren artxibo-kodea: EKL-18-7

Gaia(k): Kultura, Museoa


Eskubideak eta erabilpen baldintzak

Orri honetako edukiak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude (CC BY-NC-SA 4.0).

Baimendua zara web-orrialde honen edukiak (testuak, irudiak edo dokumentuak) partekatzeko eta eduki horietatik abiatuta lan edo eduki eratorriak egiteko. Baldintza bakarra da, beti, edukien jatorria aitortzea (CC BY-NC-SA 4.0 - Euskal kultur erakundea - Institut culturel basque - www.mintzoak.eus), eta adieraztea aldaketarik egin bada jatorrizko edukietan. Ez zara baimendua etekin ekonomikorik egitera. Edukiak haien jatorrizko lizentzia berdinarekin erabiltzera behartua zara.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.