Aipatu nahi lukeen gai bat

Zerbaitekin bukatzekotan, niretzat sorkuntzan biziki inportantea den gauza bat aipatu nahi nuke berriz, alegia hastapenetik bururaino sorkuntza prozesu osoa euskaraz eramatearena. Zinez premiazkoa da niretzat eta Euskal Herrian lan handia dugu horretan.

Bañolet biziki maitatu dut horretarako etapa guztiak euskaraz eraman ditugulako. Biziki aspektu inportantea ere auzolana da, horrelako proiektuak nola hasten diren eta nola eramaten diren herri dinamikari esker, bertako herritarrei esker. Nik herriko dinamiketan lan eginez segitu nahi nuke, maite ditudan pertsonekin eta herritarrekin, inor ez gutxietsiz. Musika edo zinema munduetan, hainbat bide daude, batzuetan "pailleten" mundura erraz lerratzen diren bideak ere bai. Horren ondoan badira beste hainbat proiektu molde ezberdinetan egiten direnak, biziki ederrak direnak, orduan ni hauekin gelditzen naiz.


Lekukoa(k): Maia Iribarne-Olhagarai

Artxibo-funtsa(k): Euskal kultur erakundeko artxiboak

Bilduma: "Euskal kulturaren lekuko" elkarrizketak

Lekukotasun sorta(k):

Elkarrizketatzailea(k): Jasone Iroz

Data: 2022-01-05

Iraupena: 0:02:13

Erreferentzia: EKL-26-EKL 26-11

EKE-ren artxibo-kodea: EKL 26-11

Gaia(k): Lagunartea eta familia, Zinema


Eskubideak eta erabilpen baldintzak

Orri honetako edukiak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude (CC BY-NC-SA 4.0).

Baimendua zara web-orrialde honen edukiak (testuak, irudiak edo dokumentuak) partekatzeko eta eduki horietatik abiatuta lan edo eduki eratorriak egiteko. Baldintza bakarra da, beti, edukien jatorria aitortzea (CC BY-NC-SA 4.0 - Euskal kultur erakundea - Institut culturel basque - www.mintzoak.eus), eta adieraztea aldaketarik egin bada jatorrizko edukietan. Ez zara baimendua etekin ekonomikorik egitera. Edukiak haien jatorrizko lizentzia berdinarekin erabiltzera behartua zara.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.