Haren iritzia ondare immaterialaz

Lekukoa(k): Urtzi Etxeberria

Nire ustez behar beharrezko zerbait da, alde batetik ikusteko nondik gatozen eta nora joan gintezkeen baina ez da hori bakarrik, inportantea da ere gauzak gordetzeko, gordailu bat osatzeko. Euskararen inguruan hainbat proiektu ditugu hemen laborategian, Norantz proiektuarekin adibidez egiten zena zen euskararen noranzkoa begiratu eta grabatu galdera zehatz batzuen inguruan. Horrela jasotzen zen 70 urte inguruko euskaldunen euskara eta hortik behera gazteen euskarara arte, eta gero aldaketak begiratzen genituen. Gero ikerketarako erabil dezakegu guk, baina hori bera ondare bezala jasotzea ere interesgarria da. Beste proiektu batean jasotzen genituen ipar Euskal Herrian, gaskoiarekin edo biarnesarekin kontaktuan zeuden tokietako euskarak; hori jasotzeak badu berez interes bat, besterik ez bada ere, momentu batean existitu zela erakusteko. Aldi berean uste dut globalizazioaren kontu honetan ez zaizkigula urte asko gelditzen gauza batzuk gorde ahal izateko, uste dut momentua dela horrelako proiektuak egiteko zeren beldur naiz momentu batean damutuko garela gauza batzuk jaso ez izanaz eta horiek desagertzeaz. Ez dut negatibo izan nahi baina gordetzearen kontua garrantzitsua da guztiz. Guk laborategian horren aldeko indarra egiten dugu, denetan egiten dugu horrelako urratsa, alegia jaso, ongi artxibatu datu base bat sortu... Duela guti sortu da Basque Archive izeneko asmoa, datu guztiak hor biltzeko eta gerora hor egon daitezen, ikusi edo aztertu nahi duenarentzat.


Lekukoa(k): Urtzi Etxeberria

Artxibo-funtsa(k): Euskal kultur erakundeko artxiboak

Bilduma: "Euskal kulturaren lekuko" elkarrizketak

Lekukotasun sorta(k):

Elkarrizketatzailea(k): Jasone Iroz

Data: 2021-09-03

Iraupena: 0:02:54

Erreferentzia: EKL-22-EKL 22-7

EKE-ren artxibo-kodea: EKL 22-7

Gaia(k): Euskara


Eskubideak eta erabilpen baldintzak

Orri honetako edukiak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude (CC BY-NC-SA 4.0).

Baimendua zara web-orrialde honen edukiak (testuak, irudiak edo dokumentuak) partekatzeko eta eduki horietatik abiatuta lan edo eduki eratorriak egiteko. Baldintza bakarra da, beti, edukien jatorria aitortzea (CC BY-NC-SA 4.0 - Euskal kultur erakundea - Institut culturel basque - www.mintzoak.eus), eta adieraztea aldaketarik egin bada jatorrizko edukietan. Ez zara baimendua etekin ekonomikorik egitera. Edukiak haien jatorrizko lizentzia berdinarekin erabiltzera behartua zara.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.