Ikerketaren egoera Euskal Herrian

Lekukoa(k): Urtzi Etxeberria

Ikerketaz bizitzea ez da errex. Nik xantza eduki nuen ikerketan lan egiteko aukera atera izanaz, aukera guti daudelako, hemen zein hegoaldean. Proposamenak dituzu unibertsitateko irakasle izateko edo hegoaldean sortu den Ikerbasque delako fundazioan lan egiteko baina ez daude postu asko. Frantzian bada CNRS-eko urteroko konkurtso hori, baina postu guti ateratzen ditu eta nazioarte mailan ezaguna da, beraz lehia handia da lanpostu gutirako, ez da errex horien lortzea.

Gero uste dut osasuna aldetik ikerketa saila ez dagoela gaizki. Adibide bat jartzeko, UEU-k antolatzen du bi urtez behin IKER Gazte izeneko jardunaldi handi bat Euskal Herriko alor ezberdinetako ikerlariak biltzeko eta horien ikerketak erakusteko. Orain dela bi urte Baionan lankidetzan antolatu genituen topaketa horiek eta arrakasta handia izan zuten. Orduan, gogoa bada, jendea bada eta uste dut osasun aldetik ez dela gaizki. Gero horrek zer irteera bide ematen dizkizun ez da beti agerikoa, ez da errexa lana topatzea eta bide hau egitea, baina gogoa eta ilusioa hor dira, nik behintzat ongi ikusten dut.


Lekukoa(k): Urtzi Etxeberria

Artxibo-funtsa(k): Euskal kultur erakundeko artxiboak

Bilduma: "Euskal kulturaren lekuko" elkarrizketak

Lekukotasun sorta(k):

Elkarrizketatzailea(k): Jasone Iroz

Data: 2021-09-03

Iraupena: 0:02:37

Erreferentzia: EKL-22-EKL 22-9

EKE-ren artxibo-kodea: EKL 22-9

Gaia(k): Ikerketa


Eskubideak eta erabilpen baldintzak

Orri honetako edukiak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude (CC BY-NC-SA 4.0).

Baimendua zara web-orrialde honen edukiak (testuak, irudiak edo dokumentuak) partekatzeko eta eduki horietatik abiatuta lan edo eduki eratorriak egiteko. Baldintza bakarra da, beti, edukien jatorria aitortzea (CC BY-NC-SA 4.0 - Euskal kultur erakundea - Institut culturel basque - www.mintzoak.eus), eta adieraztea aldaketarik egin bada jatorrizko edukietan. Ez zara baimendua etekin ekonomikorik egitera. Edukiak haien jatorrizko lizentzia berdinarekin erabiltzera behartua zara.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.