Euskal Herriko erritoak oinarri

Lekukoa(k): Mathieu Vivier

"Neguan, inauteriko ohiturak eta negu gorrian, gauzen ordena alderantzikatzeko, beste urtarora itzultzeko, naturaren erreberritzeko iragaten diren beste errito horiek agertu nahi izan ditut. Gero galdegin diogu gure buruari: "Nola pentsa gure kultura gaur egungo munduan? Nolakoa da gure negua orain? Zeintzuk dira gure erritoak, zein da horien zentzua hiri ingurumenean, aspaldiko erritoak sortu zituzten gure arbasoen baserri ingurumenetik urrun? Zein dira gaur egungo munduaren gaizkiak? Eta mundu modernoa bera balitz?".

Egia da gaur egun premia dagoela funtsezko gaietara, naturaren indarretara itzultzeko. Neguan aritu garenok, behar hori sentitu dugu orokorrean. Gure negua identifikatu nahi izan dugu eta jakin nahi izan dugu zer egin hobe sentitzeko, gure dantzen eta kanten bidez. Eta uste dut sendabide egokiena aplikatzen asmatu dugula azkenean, elkarrekin dantzatuz eta abestuz; nonbait ez gara urrundu inauteri erritoetan gertatzen den girotik, zeinean garrantzitsuena ez den ikuskizuna, baizik eta ikuskizunaren inguruan sortzen den jendearen bat egitea, elkartzea, neguari aurre egiteko. Halere "Neguan" ahalegin guztiak jarri genituen ikuskizun ederra izan zedin".


Lekukoa(k): Mathieu Vivier

Artxibo-funtsa(k): Euskal kultur erakundeko artxiboak

Bilduma: "Euskal kulturaren lekuko" elkarrizketak

Lekukotasun sorta(k):

Elkarrizketatzailea(k): Jasone Iroz

Data: 2018-03-24

Iraupena: 0:02:07

Erreferentzia: EKL-4-2

Baionako eta Ipar Euskal Herriko artxibotegiko kodea: EKL-4-2

Gaia(k): Dantza eta sorkuntza


Eskubideak eta erabilpen baldintzak

Orri honetako edukiak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude (CC BY-NC-SA 4.0).

Baimendua zara web-orrialde honen edukiak (testuak, irudiak edo dokumentuak) partekatzeko eta eduki horietatik abiatuta lan edo eduki eratorriak egiteko. Baldintza bakarra da, beti, edukien jatorria aitortzea (CC BY-NC-SA 4.0 - Euskal kultur erakundea - Institut culturel basque - www.mintzoak.eus), eta adieraztea aldaketarik egin bada jatorrizko edukietan. Ez zara baimendua etekin ekonomikorik egitera. Edukiak haien jatorrizko lizentzia berdinarekin erabiltzera behartua zara.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.