Euskaraz kantatu

Lekukoa(k): Antton Larrandaburu

"Egia errateko nire ama hizkuntza frantsesa da, gurasoekin beti frantsesez mintzatu izan naiz eta ondorioz, frantses giro batean hazi naiz neurri batean, baina beti argi izan dut musika euskaraz egin behar zela. Aipatu dizut Led Zeppelin eta antzeko taldeak entzuten genituela etxean aitarekin baina horrez gain Errobi, Niko Etxart, Hertzainak eta Negu Gorriak bezalako taldeak entzunarazi dizkit. Ondorioz gitarra esku artean edukitzean naturalki etorri zait euskaraz kantatzeko joera. Agian euskara ez da nire ama hizkuntza baina bai musika hizkuntza.

Gero euskaraz kantatzeak ateak hesten dituela agian bai baina ez bortxaz, Willis Drumond, nire momentu honetako idoloa den taldea bezalako ibilbidea ikustean. Egia da nazioartean zure burua ezagutaraztea euskaraz kantatuz zaila dela baina gure identitatea da eta horrek musikak bere baitan duen gauza bat da, alegia euskara zabaltzea, euskara biziaraztea eta euskaraz bizi gaitezkeela erakustea. Nik uste dut euskaraz kantatuko dudala beti. Gero batzuetan hitz batzuk frantsesez edo ingelesez sartzen ditut, ez naiz hetsia, nire ustez euskal taldea izan zaitezke eta ingelesez kantatu tarteka... Bakoitzak egin dezala nahi duena."


Lekukoa(k): Antton Larrandaburu

Artxibo-funtsa(k): Euskal kultur erakundeko artxiboak

Bilduma: "Euskal kulturaren lekuko" elkarrizketak

Lekukotasun sorta(k):

Elkarrizketatzailea(k): Jasone Iroz

Data: 2020-10-13

Iraupena: 0:02:29

Erreferentzia: EKL-19-10

EKE-ren artxibo-kodea: EKL-19-10

Gaia(k): Euskara, Kantua eta musika


Eskubideak eta erabilpen baldintzak

Orri honetako edukiak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude (CC BY-NC-SA 4.0).

Baimendua zara web-orrialde honen edukiak (testuak, irudiak edo dokumentuak) partekatzeko eta eduki horietatik abiatuta lan edo eduki eratorriak egiteko. Baldintza bakarra da, beti, edukien jatorria aitortzea (CC BY-NC-SA 4.0 - Euskal kultur erakundea - Institut culturel basque - www.mintzoak.eus), eta adieraztea aldaketarik egin bada jatorrizko edukietan. Ez zara baimendua etekin ekonomikorik egitera. Edukiak haien jatorrizko lizentzia berdinarekin erabiltzera behartua zara.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.