Lan egiteko zer nahiago, xiberuko bazter zabalak ala Tolosako estudioa?

Lekukoa(k): Polo Garat

"Barkoxeko pentze lasaiak nahiago lanerako. Tolosa ez dut baitezpada argazkitan hartu; ongi kokatua da, Bartzelona ondoan da eta bereziki Pirineoak hurbil ditu, beranduago ulertu dut hurbiltasun horregatik aukeratu nuela. Anitzendako Bordele da Euskal Herritik hurbilago Tolosa baino, itsasaldeko eta « Sud-Ouest » delako kutsuarengatik agian. Niri zaila egiten zait Tolosa hego mendebaldeko hiri kontsideratzea. Hemen ere gauza berdintsua gertatzen da gure kokapenarekin, Euskal Herri iparraldean gara eta batzuentzat, Frantzia hegoaldea da; Hegoaldekoekin gauza bera.

Bestalde kontrasteak gustuko ditut; Barkoxetik alde egin nuenean, Tolosako Empalot auzo minberara joan nintzen bizitzera, bertako dorre altu batera; kontrastea asko gustatu zitzaidan, argazki andana egin nuen auzo horretan. Gaztetan aldiz Barkoxen ez nuen kasik argazkirik egiten, berrikuntza behar nuen eta ez nuen ikusten begi aitzinean nuen altxorra, egunerokotasunean itoa zen, eta jende guztia berdin pentsatzen zuela iruditzen zitzaidan. Nik nere burua ezberdin ikusten nuen, ezberdin pentsatzen nuela uste nuen. Baztertua sentitu nintzen ere hizkuntza ez jakiteagatik, izan ere eskolara oso gazte joan nintzen eta garaian debekatua zen euskaraz aritzea, inguruko baserrietako lagunak zigortuak ziren euskaraz aritzeagatik. Horrek itxi ninduen erabat, euskara ele-itsusiak bezala ikusten nuen. Gero hutsune hori saiatu nintzen betetzen pilotan edo dantzan arituz, maskaradan kantiniertsa gisa. « Kantiniertsa-punk » deitzen ninduten zeren 12 urterekin The Clash eta Sex Pistols taldeen musika ezagutu nuen, ihardokitze giro hori; askatasun horrek bidelagun izaten jarraitzen du beti."


Lekukoa(k): Polo Garat

Artxibo-funtsa(k): Euskal kultur erakundeko artxiboak

Bilduma: "Euskal kulturaren lekuko" elkarrizketak

Lekukotasun sorta(k):

Elkarrizketatzailea(k): Jasone Iroz

Data: 2020-03-08

Iraupena: 0:01:56

Erreferentzia: EKL-17-2

EKE-ren artxibo-kodea: EKL-17-2

Gaia(k): Argazkilari


Eskubideak eta erabilpen baldintzak

Orri honetako edukiak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude (CC BY-NC-SA 4.0).

Baimendua zara web-orrialde honen edukiak (testuak, irudiak edo dokumentuak) partekatzeko eta eduki horietatik abiatuta lan edo eduki eratorriak egiteko. Baldintza bakarra da, beti, edukien jatorria aitortzea (CC BY-NC-SA 4.0 - Euskal kultur erakundea - Institut culturel basque - www.mintzoak.eus), eta adieraztea aldaketarik egin bada jatorrizko edukietan. Ez zara baimendua etekin ekonomikorik egitera. Edukiak haien jatorrizko lizentzia berdinarekin erabiltzera behartua zara.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.