EATB federazioaren lehendakaria

Lekukoa(k): Kattalin Sallaberry

Bai, Euskal Herriko Antzerki Taldeen Biltzarrean partaide izan nintzen eta lehendakari ere agian zenbait urtez. Biziki ontsa funtzionatzen zuen eta gurutzamendu anitz sortzen zituen. Erran behar da garaian iparraldean antzerki mundua biziki dinamikoa zela. Orain, ttipitu dela erranen nuke, edo aldatu da bederen.

Ez da gehiago herrietako antzerki hori. Gaur egun gazteak gehiago libertimendu eta maskarada bezalako karrikako antzerkiari buruz joaten dira. Garai hartan horrelakorik ez zen. Antzerki taldeak baziren herrietan eta Monzonen, Landarten, Larzabalen antzerkiak ematen genituen. Hegoaldera ere joaten ginen baina garaian biziki konplikatua zen muga pasatzea, antzerki puskeria guziekin, kamioneta zaharrarekin. Baina interesgarria izan zen ideien trukatzea eta gure artean sortu ziren adiskidetasunak.


Lekukoa(k): Kattalin Sallaberry

Artxibo-funtsa(k): Euskal kultur erakundeko artxiboak

Bilduma: "Euskal kulturaren lekuko" elkarrizketak

Lekukotasun sorta(k):

Elkarrizketatzailea(k): Jasone Iroz

Data: 2022-04-30

Iraupena: 0:01:46

Erreferentzia: EKL-28-EKL 28-2

EKE-ren artxibo-kodea: EKL 28-2

Gaia(k): Antzerkia


Eskubideak eta erabilpen baldintzak

Orri honetako edukiak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude (CC BY-NC-SA 4.0).

Baimendua zara web-orrialde honen edukiak (testuak, irudiak edo dokumentuak) partekatzeko eta eduki horietatik abiatuta lan edo eduki eratorriak egiteko. Baldintza bakarra da, beti, edukien jatorria aitortzea (CC BY-NC-SA 4.0 - Euskal kultur erakundea - Institut culturel basque - www.mintzoak.eus), eta adieraztea aldaketarik egin bada jatorrizko edukietan. Ez zara baimendua etekin ekonomikorik egitera. Edukiak haien jatorrizko lizentzia berdinarekin erabiltzera behartua zara.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.