Herri antzerkia, libertimendu eta kabalkadekin

Lekukoa(k): Kattalin Sallaberry

Ez da berpizte bat, ez dut horrela arras ikusten. Egia da antzerki mota horiek arrakasta dutela, baina niri pena ematen dit herrietako antzerki klasikorik ez dela gehiago. Bidarrain Covid garaiaren bukaeran, Piarres Larzabalek idatzi Xirristi Mirristi antzerki klasikoa muntatu dugu. Hemen lau aldiz eman dugu, herriko sala ttipian. Jendea jin da. Emanaldi mota hori desagertua da pixka bat, herrietan herriko jendearekin egiten den antzerki klasiko hori. Azkenetan Pantzo Irigaraik antzerki anitz muntatu ditu Makean. Orain egia da gehiago egiten direla karrikako antzerki horiek, libertimendu edo kabalkadak eta ongi landuak dira. Horretan ez da dudarik eta gazte antzerki bat da. Baina bestea itzali da.

Gero beste arazo bat ikusten dut, aretoena. Lehen, herrietan usu apezaren eremuetan, baziren aretoak. Patronaia deitzen genituen. Gela muñuñu batzuk ziren. Ortzaizen, Itsasun, Arrosan eta abar bazen halakorik eta egiazko antzerki salak ziren, gaur egun abandonatuak direnak, gehienak bederen. Orduan behar bada, tokiaren eskasa bada ere antzezlanak emateko. Harri Xuri gela bada Luhuson, baina gela handia da eta inguruko herri txikietatik ez gara Harri Xurira joanen herritarrek muntatu ikuskizuna ematera. Pena da zeren gela batzuk oraindik existitzen dira, baina usteltzen ari dira.


Lekukoa(k): Kattalin Sallaberry

Artxibo-funtsa(k): Euskal kultur erakundeko artxiboak

Bilduma: "Euskal kulturaren lekuko" elkarrizketak

Lekukotasun sorta(k):

Elkarrizketatzailea(k): Jasone Iroz

Data: 2022-04-30

Iraupena: 0:02:59

Erreferentzia: EKL-28-EKL 28-6

EKE-ren artxibo-kodea: EKL 28-6

Gaia(k): Antzerkia


Eskubideak eta erabilpen baldintzak

Orri honetako edukiak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude (CC BY-NC-SA 4.0).

Baimendua zara web-orrialde honen edukiak (testuak, irudiak edo dokumentuak) partekatzeko eta eduki horietatik abiatuta lan edo eduki eratorriak egiteko. Baldintza bakarra da, beti, edukien jatorria aitortzea (CC BY-NC-SA 4.0 - Euskal kultur erakundea - Institut culturel basque - www.mintzoak.eus), eta adieraztea aldaketarik egin bada jatorrizko edukietan. Ez zara baimendua etekin ekonomikorik egitera. Edukiak haien jatorrizko lizentzia berdinarekin erabiltzera behartua zara.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.