Proiektuen sortzea Euskal Herrian

Lekukoa(k): Elsa Oliarj-Inès

Ez da batere aise euskarari buruzko film bat egitea eta ber momentuan, film hori Euskal Herriko publikoari ez mugatzea. Alegia, nire lanak egiten ditut publiko guziek ikus dezaten. Ez da batere erraza hemen filmak euskaraz egitea, gero, hemen, Parisen zein beste lekuetan erakusteko. Halere aldaketa bat ikusten dut, izan ere lehen filma egin nuelarik, proiektuaren partaide zen France 3 Aquitaine kateak dena doblatu nahi zuen. Nik ezezko borobila eman nien eta borroka bat izan zen azpitituluak ukaiteko. Orain aldiz, proiektu berrian dena euskaraz dago eta nik idatzi ahotsa ere euskaraz da. Aldi honetan, Europako araudiak eta kuotak aldatu dira euskara bezalako hizkuntza gutxituekiko eta uste dut euskarazko filmak pasatzea errazago izango dela.

Filma euskaraz da, baina ez da hizkuntzari buruz, haur horien haurtzaroaz, nortasunaren garapenaz baizik. Hori ez da erraz jendeari ulertaraztea, alegia euskara ez dela nire lanaren gaia, euskara material bat dela, beste edozein material bezala. Hori ulertzen badute Akitanian, hedatzaileek eta abar, alegia filmak euskaraz egin daitezkeela baina hizkuntzaren gaia aipatu gabe, nire ustez, hizkuntza gutxituen gaitik aterako gara, eta hor dago nire borroka. Baina jarrera hori ez da jende guztiarentzat ulerterraza. Ni euskaraz eta frantsesez hazitakoa naiz. Zinez bi hizkuntzekin handitu naiz. Bietan bizi naiz egunero eta nire filmak ere bietan dira, eta uste dut hori dela nire filmetan interesgarria.


Lekukoa(k): Elsa Oliarj-Inès

Artxibo-funtsa(k): Euskal kultur erakundeko artxiboak

Bilduma: "Euskal kulturaren lekuko" elkarrizketak

Lekukotasun sorta(k):

Elkarrizketatzailea(k): Jasone Iroz

Data: 2023-09-22

Iraupena: 0:03:51

Erreferentzia: EKL-35-EKL 35-4

EKE-ren artxibo-kodea: EKL 35-4

Gaia(k): Zinema


Eskubideak eta erabilpen baldintzak

Orri honetako edukiak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude (CC BY-NC-SA 4.0).

Baimendua zara web-orrialde honen edukiak (testuak, irudiak edo dokumentuak) partekatzeko eta eduki horietatik abiatuta lan edo eduki eratorriak egiteko. Baldintza bakarra da, beti, edukien jatorria aitortzea (CC BY-NC-SA 4.0 - Euskal kultur erakundea - Institut culturel basque - www.mintzoak.eus), eta adieraztea aldaketarik egin bada jatorrizko edukietan. Ez zara baimendua etekin ekonomikorik egitera. Edukiak haien jatorrizko lizentzia berdinarekin erabiltzera behartua zara.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.