Bañolet filmaren aurkezpena

Bañolet testuinguru berezian bizi den herria da, alegia Frantziak garai batean kolonizatutako herriek, Euskal Herria, Bretainia, Korsika eta  beste herri okupatuek lurrak berreskuratu eta herri berriak sortu dituzten garai batean. Luixa serieko protagonista eta bere lagunak herri horretan handitzen dira eta bertan herritarrek, ohitura bat dute, haurtzarotik heldutasunera pasatzeko garaiarekin lotua. Pasarte hori markatzen duen besta handi bat prestatzen dute, herriko leienda zahar batean oinarritua. Herrian, bada eihera zahar bat, herrikoentzat leku sakratua dena misterioz eta istorio zaharrez inguratua. Testuinguru horretan haurren abenturak kontatzen ditu Bañolet filmak. Testuinguru hori plantatuz, identitateari, hizkuntzari, populu zapaldua izateari buruzko gaiak jorratu nahi izan ditugu; seriearen istorioarekin aldiz, haurtzaroa eta heldutasunaren arteko pasarte delikatu hori, botere harremanak, hunkitu ditugu. Gero, Bañolet biziki herri eroa denez, beste gai eta egoera absurdo anitz nahasi ditugu, giro berezia eta irri egiteko asmoa betez. 


Lekukoa(k): Maia Iribarne-Olhagarai

Artxibo-funtsa(k): Euskal kultur erakundeko artxiboak

Bilduma: "Euskal kulturaren lekuko" elkarrizketak

Lekukotasun sorta(k):

Elkarrizketatzailea(k): Jasone Iroz

Data: 2022-01-05

Iraupena: 0:02:42

Erreferentzia: EKL-26-EKL 26-4

EKE-ren artxibo-kodea: EKL 26-4

Gaia(k): Zinema


Eskubideak eta erabilpen baldintzak

Orri honetako edukiak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude (CC BY-NC-SA 4.0).

Baimendua zara web-orrialde honen edukiak (testuak, irudiak edo dokumentuak) partekatzeko eta eduki horietatik abiatuta lan edo eduki eratorriak egiteko. Baldintza bakarra da, beti, edukien jatorria aitortzea (CC BY-NC-SA 4.0 - Euskal kultur erakundea - Institut culturel basque - www.mintzoak.eus), eta adieraztea aldaketarik egin bada jatorrizko edukietan. Ez zara baimendua etekin ekonomikorik egitera. Edukiak haien jatorrizko lizentzia berdinarekin erabiltzera behartua zara.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.