Albiste laburretik idazlan luzera

Lekukoa(k): Maddi Ane Txoperena

"Fikzioa idaztea betidanik gustatu izan zait. Duela aspaldi idatzi izan ditut ipuinak edo narrazio laburrak baina ez dut aukerarik izan edo ez naiz iñoiz animatu argitaratzera; egiten nuena zen lagunekin trukatu edo lagunei bidali. Duela urte batzuetatik aldiz, asmoa nuen lan luzeago bat egiteko, banuen ideia bat buruan bueltaka eta iaz justu jakin nuen Gazteluma bekarako jende bila zebiltzala, oso jende gutti aurkeztu zelako, edo inor ez. Orduan erabaki nuen kajoitik ateratzea neukan ideia hori, proiektutxo bat aurkeztu nuen eta burtsa eman zidaten; niretzat aukera paregabea izan da proiektu hori garatzeko eta horretan ibili naiz azken urtean.

Eleberri honen ideia azaltzeko, erran behar dut ni erdi Lesakarra eta erdi Hendaiarra naizela; familia dut Bortzirietan eta banekien ezagun batzuen eta familiakoen bitartez Bortzirietako eta Baztango emakumeak, 1940 eta 1960 hamarkaden artean ibili zirela neskato edo neskame gisa lanean, bai ipar Euskal Herrian bai eta Frantzian ere, batzuk Pariseraino joan ziren. Nire amatxi Donibane Lohitzunen ibili zen lanean. Ttipitatik, harreman handia dudanez amatxirekin, istorioa asko kontatzen zizkidan horri buruz eta pena ematen zidan hori ez jasotzeak, istorio horiek galtzeak. Ibili nintzen antropologiaren ikuspegitik zerbait egitekotan horri buruz baina ez nuen lortzen. Gaia landu nahi banuen ikerketa esparrutik, nire amatxi zein beste pertsona batzuk ez ziren hainbeste animatuko gauzak kontatzera. Orduan erabaki nuen literaturatik edo beste esparru batetik aurre egitea gaiari. Hori izan zen abiapuntua. Eleberriaren protagonista neska gazte bat da, Marie izeneko Donibane Lohitzuneko neska gaztea; Parisen ikasten du eta deskubritzen du bere amatxi ibili zela gaztetan neskato gisa lanean. Orduan hasten da bere amatxiren istoriatik tiraka eta eleberria izango litzateke, orainaren eta iraganaren artean, saltoka dabilen istorio bat, bi pertsonaia horien artean, labur errateko."


Lekukoa(k): Maddi Ane Txoperena

Artxibo-funtsa(k): Euskal kultur erakundeko artxiboak

Bilduma: "Euskal kulturaren lekuko" elkarrizketak

Lekukotasun sorta(k):

Elkarrizketatzailea(k): Jasone Iroz

Data: 2020-01-28

Iraupena: 0:03:09

Erreferentzia: EKL-16-2

EKE-ren artxibo-kodea: EKL-16-2

Gaia(k): Literatura eta irakurzaletasuna


Eskubideak eta erabilpen baldintzak

Orri honetako edukiak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude (CC BY-NC-SA 4.0).

Baimendua zara web-orrialde honen edukiak (testuak, irudiak edo dokumentuak) partekatzeko eta eduki horietatik abiatuta lan edo eduki eratorriak egiteko. Baldintza bakarra da, beti, edukien jatorria aitortzea (CC BY-NC-SA 4.0 - Euskal kultur erakundea - Institut culturel basque - www.mintzoak.eus), eta adieraztea aldaketarik egin bada jatorrizko edukietan. Ez zara baimendua etekin ekonomikorik egitera. Edukiak haien jatorrizko lizentzia berdinarekin erabiltzera behartua zara.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.