"La Noce basque" kabalkadaren 1. edizioa: desfilearen ordena

Lekukoa(k): Hélène Legarto

Herria: Donibane Lohizune

Artxibo-funtsa(k): Donibane Lohizuneko herriko etxeko artxiboak

Bilduma: Donibane Lohizuneko memorio kolektiboa

Elkarrizketatzailea(k): Xan Aire

Data: 2012-12-20

Iraupena: 0:02:38

Erreferentzia: 171-26

Donibane Lohizuneko herriko etxeko kodea: 19 AV 703

Kanpo lotura: http://earchives.le64.fr/ead.html?id=FRAD064_IR0643&c=FRAD064_IR0643_de-705

Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua, Ezkontzak


Eskubideak eta erabilpen baldintzak

© Donibane Lohizuneko herriko etxea

Hélène Legarto

Hélène Jaureguiberry, ezkontza izenaz, Legarto, 1925eko irailaren 25ean sortua da, Xantakoenia etxaldean (Xantako auzoaldean). Mattin eta Marie-Jeanne Jaureguiberryren alaba da. Etxetiarrak ziren eta familia Telleria etxaldera joan zen, Hélènek 4 urte zituelarik. Sei anai-arrebetarik zaharrena da. Bost urteetan, Saint-Joseph eskolan sartu zen, eguneko eskolan (eskolak barnetegi bat ere bazuen). Eskola horri "pobreen eskola" ere erraten zitzaion, ikasle gehienak laborari seme-alabak baitziren. Hamabi urteetan, zertifikata eskuraturik, bere aitak galdegin zion etxaldean laguntzen hastea, eskola utziz. Gogoz kontra onartu zuen (nahiago izanen zuen ikasten segitu errientsa bilakatzeko). Donibane Lohizuneko hiri erdian esne eta barazki saltzen ari izan zen, nagusiki. Jean Legartorekin ezkondu zen (Armendariztarra sortzez, Etxeparekoa). Bikoteak bi alaba ukan zituen, eta erretreta hartu arte, ostatu-soto bat atxiki zuten, Fargeot auzoaldean. Hélènek aktiboki parte hartu du Donibane Lohizuneko bizi soziokulturalean. 13 urteetan Begiraleak dantza taldean sarturik, han biziki parte hartu zuen, eta zaletasun handi hori bere haurrei eta ilobasoei helarazi die.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.