Arin koroa: errepertorioa, emanaldiak

Lekukoa(k): Rémi Dupérou, Jean-Pierre Esain

Herria: Donibane Lohizune

Artxibo-funtsa(k): Donibane Lohizuneko herriko etxeko artxiboak

Bilduma: Donibane Lohizuneko memorio kolektiboa

Elkarrizketatzailea(k): Xan Aire

Data: 2012-05-02

Iraupena: 0:01:42

Erreferentzia: DL-1-36

EKE-ren artxibo-kodea: 1AV36

Gaia(k): Kantua eta musika, Euskararekiko atxikimendua


Eskubideak eta erabilpen baldintzak

© Donibane Lohizuneko herriko etxea

Rémi Dupérou

Rémi Dupérou 1947ko uztailean sortu zen, Donibane Lohizuneko Fargeot auzoan. Aita donibandarra zuen eta ama senpertarra. Hiru arreben artean, anai bakarra zen eta seme zaharrena. Doña Maria eskolan ikasi zuen. Han, brebeta eskuratu zuen. Le Fret Luzien garraio enpresan sartu zen gero. Espartin enpresa baten kontu egilea izan zen. Aldi berean, familiako janari saltegian, burasoak laguntzen zituen. Gero, 40 urtez, Donibane Lohizuneko lizeoan, kontulari-funtzionario izan zen. Bidarraitar batekin ezkondua da. 2007az geroztik, erretretan da. Bi haur ditu.

Rémi talentu handiko kirolaria izan zen (Arineko aurrelari famatua, 1974an Montevideon Zesta Puntako munduko txapelduna). Klubarentzat garrantzitsua izan den Duperou dinastiaren parte da.

Jean-Pierre Esain eta Bixente Badiolarekin, Arineko abesbatzaren sortzailea izan zen.

Jean-Pierre Esain

Jean-Pierre 1947an sortu zen, Bègles hirian. Aita donibandarra zuen eta ama senpertarra. 1948an, familia osoa Donibane Lohizunera bizitzera jin zen. Bi urte zituelarik aita tupustean hil zitzaion. Orduan, 4 edo 5 urtez, amaren aldeko amatxiren ardurapean egon zen. Brebeta lortu arte, Doña Maria eskola pribatuan ikasi zuen. Bost urtez itsasontzietako mekanikaria izan zen, eta, gero, 36 urtez, Bixente Badiolarekin arrain prestatzailea eta saltzailea izan zen.

Ezkondua da eta aita da. 2008az geroztik, erretretan da. Arineko kide aktiboa izan da, jokalari gisa lehenik eta klubeko administrazio kontseiluan gero. Rémi Dupérou eta Bixente Badiolarekin, Arineko abesbatzaren sortzailea izan zen.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.