-
|
- Euskara
Rémi Dupérou
1947
Afiliazio herria:
Donibane Lohizune
Rémi Dupérou 1947ko uztailean sortu zen, Donibane Lohizuneko Fargeot auzoan. Aita donibandarra zuen eta ama senpertarra. Hiru arreben artean, anai bakarra zen eta seme zaharrena.
Doña Maria eskolan ikasi zuen. Han, brebeta eskuratu zuen.
Le Fret Luzien garraio enpresan sartu zen gero. Espartin enpresa baten kontu egilea izan zen. Aldi berean, familiako janari saltegian, burasoak laguntzen zituen. Gero, 40 urtez, Donibane Lohizuneko lizeoan, kontulari-funtzionario izan zen. Bidarraitar batekin ezkondua da. 2007az geroztik, erretretan da. Bi haur ditu.
Rémi talentu handiko kirolaria izan zen (Arineko aurrelari famatua, 1974an Montevideon Zesta Puntako munduko txapelduna). Klubarentzat garrantzitsua izan den Duperou dinastiaren parte da.
Jean-Pierre Esain eta Bixente Badiolarekin, Arineko abesbatzaren sortzailea izan zen.
Grabaketak
Lekukoari egin zaizkion grabaketa zerrenda.
Oharra: grabaketa bat media oso bat da, indekzaziorik gabekoa.
| # | Erref. | Izenburua | Data | Iraupena | Elkarrizketatzaileak | |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | DL-1 | DL-1 - Rémi Dupérou - Jean-Pierre Esain | 2012 | 1:50:54 | Xan Aire |
Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.
Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.
Pasarteak
Batzutan grabaketa bat zatikatzen da, osoki edo partez. Zati horiek pasarteak dira.
Hemen daude lekukoaren grabaketetan oinarrituz sortu diren pasarteak.
Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.
Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.
Ikur hau agertzen da azpitituluak eskuragarri daudenean.
Ikur hau agertzen da transkripzio bat eskuragarri denean.
Pasarte muntaketak
Pasarte baten edo batzuen zatiekin osatu muntaketa bat da pasarte muntaketa. Hemen daude lekukoaren pasarteetan oinarrituz sortu diren pasarte muntaketak.
| # | Izenburua | Iraupena | |
|---|---|---|---|
| 1 | Arin korua | 0:14:58 | |
| 2 | Donibane Lohizuneko Fargeot auzoa | 0:16:47 | |
| 3 | Arin futbol taldea | 0:30:08 |