Diharce familiaren Putxutegia etxea
Lekukoa(k): Kattalin Ithurralde
Herria: Donibane Lohizune
Artxibo-funtsa(k): Donibane Lohizuneko herriko etxeko artxiboak
Bilduma: Donibane Lohizuneko memorio kolektiboa
Elkarrizketatzailea(k): Terexa Lekumberri
Data: 2011-03-10
Iraupena: 0:01:23
Erreferentzia: DL-13-7
Donibane Lohizuneko herriko etxeko kodea: 1AV312
Gaia(k): Etxeko giroa, Etxearen egitura
Eskubideak eta erabilpen baldintzak
© Donibane Lohizuneko herriko etxea
Kattalin Ithurralde
Kattalin Ithurralde 1914an sortu zen, Donibane Lohizuneko Labrouche etorbidean. Bere burasoek epizeria-drogeria bat zuten han (burasoak ez ziren sortzez donibandarrak; aita Arrangoitzekoa zen eta ama Arbonakoa). Ahizpa batekin hazi zen.
Kattalinek lehenik San Josepe eskolan eta gero batxilergoa lortzeko Pauen (Saint-Maur-eko eskola) ikasi zuen.
Kattalinen oroitzapen guziak Donibane Lohizunerekin hertsiki lotuak dira: haurtzaroko jokoak, erlisionezko praktikak (katixima, komunioa, Mariaren alaben kongregazioa) eta gaztaroko eta nerabezaroko aisialdiak (Begiraleak taldea).
1941ean, André Ithurralderekin ezkondu zen. Bikoteak bost haur izan zituen.
Senarraren aktibitate erritmoari egokitu zitzaion. Izan ere, senarra 1940ko hamarkadan enpresaburua izan zen (Saint-Jean eta Soluco kontserbategiak), ontzijabea ere, eta, 1971etik 1987ra, 17 urtez, herriko auzapeza izan zen (harrera anitz).
Senarraren presentzia azkarra izanik ere, Kattalin ez da itzaleko emaztea. Nortasun azkarra du eta ez du gordetzen.