Zinema industria Euskal Herrian
Euskal Herria hiru partetan kontsideratu behar da hor, Euskadi, Nafarroa eta Iparralde. Euskadik bere antolamenduagatik, gobernu, telebista, eta beste egiturekin, egiazko ekonomia bat dauka zinema bultzatzeko. Hemen Iparraldean, zoritxarrez, erakundeetatik ez dator dirurik zinema ekoizteko, orduan beste baliabide batzuk bilatu behar ditugu, ekarpen pribatuak edo beste ekarpen motak. Uste dut halere hemengo eragileak ari diren gaia lantzen eta espero dut zerbait eginen dela laster. Jakin behar da hemen serie anitz grabatzen direla, frantsesez egiten dira eta ez dute ondoriorik uzten hemengo industrian eta ez da ezer egiten hemen guzti hori arautzeko eta bide batez hemengo industria laguntzeko. Orain arte, « La Fidèle Production » bezalako ekoizpen etxeak iniziatiba pribatuak dira. Nik uste dut egiten dugun lana interes publikoa dela, orduan espero dut momentu batez lan gehiago egiten ahalko dugun hemen, denok zinemaren sorkuntzan parte hartzeko aukera ukan dezagun.
Niretzat zinema ez da bakarrik filma bat egitea, horren atzean gauza asko dira, ekonomiarekin, kulturarekin, artearekin, zerikusia dutenak. Herri gisa, hori bultzatzeko garaia iritsi dela uste dut, gure historia kontatzeko eta burujabe zein etorkizunaren jabe izateko ere. Uste dut zinemak hori eman dezakeela eta horregatik inportantea da zinema bultzatzea eta ez bakarrik Euskaditik, Nafarroatik eta ipar Euskal Herritik ere bultzatu behar da.
Lekukoa(k): Jokin Etcheverria
Artxibo-funtsa(k): Euskal kultur erakundeko artxiboak
Bilduma: "Euskal kulturaren lekuko" elkarrizketak
Lekukotasun sorta(k):
Elkarrizketatzailea(k): Jasone Iroz
Data: 2021-03-29
Iraupena: 0:02:47
Erreferentzia: EKL-23-EKL 23-5
EKE-ren artxibo-kodea: EKL 23-5
Gaia(k): Zinema
Eskubideak eta erabilpen baldintzak
Orri honetako edukiak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude (CC BY-NC-SA 4.0).
Baimendua zara web-orrialde honen edukiak (testuak, irudiak edo dokumentuak) partekatzeko eta eduki horietatik abiatuta lan edo eduki eratorriak egiteko. Baldintza bakarra da, beti, edukien jatorria aitortzea (CC BY-NC-SA 4.0 - Euskal kultur erakundea - Institut culturel basque - www.mintzoak.eus), eta adieraztea aldaketarik egin bada jatorrizko edukietan. Ez zara baimendua etekin ekonomikorik egitera. Edukiak haien jatorrizko lizentzia berdinarekin erabiltzera behartua zara.