Diskoetxeen lana

Lekukoa(k): Antton Larrandaburu

"Lehen bi diskoak auto-produkzioan egin ditugu, horrek baldintzarik gabe, modu askean nahi genuen musika eta nahi genuen maneran egiteko aukera eman digu. Grabatzeko ere askatasun osoz lan egin dugu Jérémy Garatekin, presiorik gabe. Agian diskoetxe batekin lan egiteak laguntzen du alde batetik, baina epeak edo grabatzeko baldintzak ekartzen dizkizu eta zinez nik maite dut gauza lasai eta alai egiten direnean.

Diskoak banatzeko edo saltzeko ere, ez naiz batere ona. Maiz kontzertutik landa egiten da lan hori baina anitzetan bazoaz trago baten edatera edo lagunekin egotera eta ez duzu bakar bat saltzen. Zaila da diskoaren merkatua apaltzen edo desagertzen ari baita.

Diskoetxeek ere kontzertu gehiago egiteko edo leku berezietan eskaintzeko bilatze lana egiten dute, gaurkoan guk egin behar dugu lan guzti hori datak bilatu, diskoak saldu, banatu. Beharrik gaztetxe eta ostatu batzuk izan ditugun diskoak saltzeko. Zaila da niretzat, nik maite dudana da kantuak sortzea, gitarra hartzea eta bi akordio botatzea. Musikaren inguruan den lan guztia ez da nire gauza, ez naiz horrentzat egina, baina beti hobe daiteke. Agian noizbait diskoetxe batekin lan egin beharko dut, zendako ez."


Lekukoa(k): Antton Larrandaburu

Artxibo-funtsa(k): Euskal kultur erakundeko artxiboak

Bilduma: "Euskal kulturaren lekuko" elkarrizketak

Lekukotasun sorta(k):

Elkarrizketatzailea(k): Jasone Iroz

Data: 2020-10-13

Iraupena: 0:02:39

Erreferentzia: EKL-19-7

EKE-ren artxibo-kodea: EKL-19-7

Gaia(k): Ekonomia eta industria, Kantua eta musika, Industria motak


Eskubideak eta erabilpen baldintzak

Orri honetako edukiak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude (CC BY-NC-SA 4.0).

Baimendua zara web-orrialde honen edukiak (testuak, irudiak edo dokumentuak) partekatzeko eta eduki horietatik abiatuta lan edo eduki eratorriak egiteko. Baldintza bakarra da, beti, edukien jatorria aitortzea (CC BY-NC-SA 4.0 - Euskal kultur erakundea - Institut culturel basque - www.mintzoak.eus), eta adieraztea aldaketarik egin bada jatorrizko edukietan. Ez zara baimendua etekin ekonomikorik egitera. Edukiak haien jatorrizko lizentzia berdinarekin erabiltzera behartua zara.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.