Emazteei egin bortizkeriei buruzko kantu xaharra

Lekukoa(k): Martin Darguy

"Orai duela aste batzuen
bestak gintuen herrian
frango luziak egiten dira
oraiko moda berrian
gaua ez dela aski luzia
etxean sartuz argian
hola bederen trankil baiginen
mamurik ez zen bidian
Bi emazteki entzunak ditut
batak bertzeari erraiten
atzo goizean neure senarra
argitu ondoan sartu zen
bakar-bakarra egotua naiz
neure kabalen artatzen
goseak ere hilen lituzke
nik ez banitu bazkatzen
Bertzeak aldiz arrapostua
badiuk etxean holako
Neuriarekin izan bazine
ez al zinuela hobeko
irabaziak ez ditu aski
pipako eta arnoko
lanak ene gain eta saritzat
bizkarrean zonbait panpako
Eman ditzagun gure buruak
emazteki hoien plazan
hobekiago konprenitzeko
nolakoa behar den izan
ez dakizuia ez dela behar
zure lagunik zafratu
mundu honetan ez baita deusik
esposa bezain sakratu "


Pasarte hau (osoki edo zati bat) bideo/soinu muntaketa batean erabilia izan da: Luhuso lur xuriaren garaian


Lekukoa(k): Martin Darguy

Artxibo-funtsa(k): Pirinio Atlantikoetako artxiboak

Bilduma: Lapurdiko ahozko memoria

Lekukotasun sorta(k):

Elkarrizketatzailea(k): Terexa Lekumberri

Data: 2021-11-25

Iraupena: 0:02:51

Erreferentzia: 399-12

Baionako eta Ipar Euskal Herriko artxibotegiko kodea: 15 AV 677

Gaia(k): Emazteen eta gizonen arteko harremanak, Kantua eta musika


Eskubideak eta erabilpen baldintzak

© Pirinio Atlantikoetako Departamenduko artxiboak

Lekukotasun osoa Euskal kultur erakundeko egoitzan ikus daiteke, Uztaritzen (hitzordua hartuz), baita ere Baionako eta Paueko Departamenduko Artxibotegietako irakurgeletan, hor ere hitzordua hartuz.
ETALAB 2.0 lizentzia irekiak arautzen du hemen aurkezten diren Pirinio Atlantikoetako artxibotegiaren datu publikoen berrerabiltzea. Garrantzitsua da Pirinio Atlantikoetako artxibotegiarekin harremanetan jartzea beste edozein erabilpenarendako.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.