Martin Darguy

1936 / 2023
Afiliazio herria: Itsasu

Martin Darguy Itsasuko Domingoenea etxean sortu zen 1936ko apirilaren 6an. 17 haurrideko familia bateko 11. zen. Bere ama zendu zen Martin Luhusoko eiheran lanean ari zelarik. Alabaina, Luhusoko eskola publikoan ibili ondoan (1942-1948), eta 12 urterekin fede aitormena egin eta, Luhusoko eiheran mutil bezala lanean hasi zen, eta han egon zen 16-17 urte bete arte, Ariège departamenduko oihanetan lan egitera joandako Petri anaiaren ordez.

1952 urte inguruan, etxean plantatu zen bere aita laguntzeko, beste bi anaia Petriren gana joan baitziren Ariège departamendura. Denbora berean, Luhusoko harrixuri edo lurxuri harrobian hasi zen lanean. Martinek gaitasun anitz bazituen: ondoko herrietako harrobietan ere lanean aritu zen, hala nola Lekornen eta Donoztirin, bai eta Luhusoko fabrikan ere, harrixuri zakuak kamoietan kargatzen. 

Lan hortaz asperturik, 1955etik goiti, maiasturu formakuntza bat egiten hasi zen Baionako CFA helduendako formakuntza zentroan. 40 urtez lan hortan aritu zen ondoren, 1996an 60 urteetan erretreta hartu arte.  Martin 1958ko maiatzaren 21ean ezkondu zen Maddi zenarekin. Lau haur ukan zituzten, 1961, 1962, 1964 eta 1968an sortuak.

2023ko otsailean zendu zen.

Grabaketak

Lekukoari egin zaizkion grabaketa zerrenda.
Oharra: grabaketa bat media oso bat da, indekzaziorik gabekoa.

# Erref. Izenburua Data Iraupena Elkarrizketatzaileak
1 399 399 - Martin Darguy 2021 0:46:20 Terexa Lekumberri

Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.

Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.

Pasarteak

Batzutan grabaketa bat zatikatzen da, osoki edo partez. Zati horiek pasarteak dira.
Hemen daude lekukoaren grabaketetan oinarrituz sortu diren pasarteak.

Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.

Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.

Ikur hau agertzen da azpitituluak eskuragarri daudenean.

Ikur hau agertzen da transkripzio bat eskuragarri denean.

Pasarte muntaketak

Pasarte baten edo batzuen zatiekin osatu muntaketa bat da pasarte muntaketa. Hemen daude lekukoaren pasarteetan oinarrituz sortu diren pasarte muntaketak.

# Izenburua Iraupena
1 Luhuso lur xuriaren garaian 0:42:12
CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.