Maianaren musika errepertorioa

"Nik biolina jotzen dut; etxean ikasi dut, hemengo musikari irakasle batekin. Hastapenetik argi nuen mutxikoak, hemengo dantzak eta hemengo kantuak gustuko nituela. Euskal errepertorioan finkatua naiz bakarrik, ez dut sekulan klasikorik hunkitu ez naiz horretara inoiz hurbildu. Bestalde Irlandar musika, beste herrietako musika tradizionalak jotzen ditut ere. Musika horiek gustuko ditut eta gustura jotzen ditut.

Jakin behar da hemengo musika tradizionalean biolina maiz jotzen zela lehen. Mutxikoak eta beste jauzi guztiak biolina eta ttunttunarekin jotzen ziren. Beraz biolinista gutxi bagara ere, zinez badugu gure tokia eta jotzeko manera. Orain esku soinu, trikitilariak eta horrelakoak nagusi dira euskal kulturan baina lehengo musikak eta garai bateko partiturak hartuz, biziki goxoa da biolinistentzat."

Lekukoa(k): Maiana Aguerre

Herria: Itsasu

Artxibo-funtsa(k): Euskal kultur erakundeko artxiboak

Bilduma: "Euskal kulturaren lekuko" elkarrizketak

Elkarrizketatzailea(k): Jasone Iroz

Data: 2019-08-21

Iraupena: 0:01:42

Erreferentzia: EKL-11-10

EKE-ren artxibo-kodea: EKL-11-10

Gaia(k): Kantua eta musika


Eskubideak eta erabilpen baldintzak

© Euskal kultur erakundea

Egile guziak erreserbatuak. Edozoin erabilpenerako Euskal kultur erakundearekin harremanetan sar.

Maiana Aguerre

Maiana Aguerrek (Baiona, 1997) 10 urte zituen bakarrik, Itsasuko biolin irakasleak kabalkadan aritzeko proposamena luzatu ziolarik, 2007ko udan. Lehen esperientzia horrek utzi zion arrastoaz oharturik, pozik osatu du orain herriko lagunekin, 2019ko kabalkada antolatzeko taldea. Herriaz, gazteriaz eta tradizioaz aritu zaigu, eta zenbait aurreiritzi hautsi ditu ere bide batez.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.