-
|
- Euskara
Maiteja Accoceberry
1988
Afiliazio herria:
Larraine
Maiteja Accoceberry 1988ko martxoaren 8an sortua da. Larraintarra da eta bi anaia baditu. Herriko eskola publikoan ibili zen, eta gero Atharratzeko kolegioan. Bost urtez Angelun Eraikuntza ingeniari formakuntza segitu ondoan, orain Maulen ari da lanean. 4-5 urteetan, euskal dantza eta kantua ikasten hasi zen, Larrainen ohitura horiek berriz piztu zituzten Katti eta Robert Larrandabururen eskutik. Maskaradan parte hartu zuen, bai eta Larraineko azken pastoralean: Telesforo de Monzon (2011). Kantari gisa, Haur Kantu Txapelketan parte hartu zuen, kantaldietan eta dantza eta kantu bira batzuetan. Gaur egun, borondate onez, biziki aktiboa da bere sorterrian, dantza irakatsiz.
Zati hautatuak
Grabaketak
Lekukoari egin zaizkion grabaketa zerrenda.
Oharra: grabaketa bat media oso bat da, indekzaziorik gabekoa.
| # | Erref. | Izenburua | Data | Iraupena | Elkarrizketatzaileak | |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 188 | 188 - Oihana Larrandaburu - Maiteja Accoceberry | 2013 | 0:55:43 | Maddi Oihenart | |
| 2 | abk-3 | Eleketa emankizuna #2: Xiberoako ekonomia, atzo, egun eta bihar | 2023 | 1:08:10 | Terexa Lekumberri |
Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.
Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.
Pasarteak
Batzutan grabaketa bat zatikatzen da, osoki edo partez. Zati horiek pasarteak dira.
Hemen daude lekukoaren grabaketetan oinarrituz sortu diren pasarteak.
Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.
Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.
Ikur hau agertzen da azpitituluak eskuragarri daudenean.
Ikur hau agertzen da transkripzio bat eskuragarri denean.
Pasarte muntaketak
Pasarte baten edo batzuen zatiekin osatu muntaketa bat da pasarte muntaketa. Hemen daude lekukoaren pasarteetan oinarrituz sortu diren pasarte muntaketak.
| # | Izenburua | Iraupena | |
|---|---|---|---|
| 1 | Zuberotar dantza: taldearen sinergia | 0:05:12 |