Kepa Akixo-Leizarreta "Zigor"

Sorturtea: 1947

Afiliazio herria: Biarritz

Kepa Akixo Leizarreta, Zigor izenez ezaguna dena, 1947an sortu zen Aretxabaletan (Gipuzkoa), langile familia batean, eta anaia nagusi batekin hazi zen. Lehenik herriko eskola publiko eta frankistan ibili zen (1952-1958), eta ondoren urtebetez Mutrikuko (Gipuzkoa) Saturrarango seminarioan.

1960an, industria-exodoa ezagutu zuen (lantegi anitz ireki ziren Arabako hiriburuan, Gasteizen). Ondorioz, ama eta anaiarekin (aita 1956an hil zen) Aretxabaleta utzi zuten, Gasteizera bizitzera joateko. Han, lantegien eta langileriaren mundua ezagutu zuen orduan (1961-1964).

1965ean, Zigor nazio askapenerako ETA (Euskadi Ta Askatasuna) erakunde armatuan sartu zen, eta hartan aktiboki parte hartu zuen 1976ko amnistiaren ondotik ere. Ipar Euskal Herria 1966tik goiti sasian zelarik ezagutu eta eskualde hartaz maitemindu zen, behin betiko han bizitzen gelditzeraino (Biarritzen).

Zigor zizelkari ospetsua da ere. 1970eko hamarkadatik goiti, bere artea jende aitzinean agertarazten hasi zen, lehenik poesiaren bidez (1973), gero argazkigintzaren bidez (1975), eta azkenik zizelkaritzaren eta marrazketaren bidez (1983tik goiti). Gaur egun, bere obrak bilduma pribatu eta publiko batzuetan daude, bai Europan, bai Estatu Batuetan, bai eta Australian eta beste hainbat tokitan ere.

Grabaketak

# Erref. Izenburua Data Iraupena Grabaketa herria Elkarrizketatzaileak
1 295 295 - Kepa Akixo-Leizarreta 2017-09-19 2:00:10 Biarritz Terexa Lekumberri
2 EKE-8 Maurice Abeberry (1926-1988) gogoan 2020-07-30 1:07:57 Biarritz Pantxoa Etchegoin

Pasarteak

# Izenburua Iraupena
1 Haurtzaroa frankismo garaian 0:05:07
2 Zizelkaritzaren hurbilketa 0:04:02
CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.