-
|
- Euskara
Albert Kaempf
1921 / 2013
Afiliazio herria:
Ziburu
Albert Kaempf 1921eko martxoaren 31n sortu zen, Itsasun. Bere familia jatorriz Alsaziakoa zen.
Aitaren aldeko aitatxi alsaziarra zen. 1870eko gerlaren ondotik, frantziar nazionalitatea hartzea erabaki zuen. Baionan instalatu zen eta 49. erregimentuan soldadu egon zen. Kantiniersa batekin ezkondu zen. Ezkontza horretarik zazpi haur sortu ziren (4 neska eta 3 mutiko; horietarik bi I. mundu gerlan hil ziren).
Alberten aita Ezpeletan sortu zen. Guarda izan zen. Euskalduna zen. Bi urtez Itsasun bizi izan ondoan, 5-6 urtez familia Azkaingo Oleta auzoan finkatu zen. 4 urte zituelarik, Alberti ama hil zitzaion. Berantago, aita beste emakume batekin ezkondu zen.
Albert lehenik Oletako eskolan ibili zen (lagunekin euskaraz mintzo zen) eta gero Donibane Lohizunen. Irakasle bilakatzeko, Lescar hiriko eskola normalean formatu zen. Landibarren, Donibane Lohizunen, Getarian, Ziburun eta Zuraiden irakasle izan zen. Pariseko Kirolen institutu nazionalean bost urteko formakuntza egin ondotik, kirol heziketa irakaslea izan zen.
Paregabeko kirolaria izan zen Albert. Pilotan unibertsitateko txapelduna izan zen. Errugbian nazioarteko jokalaria izan zen. XVeko eta XIIIko errugbian, Frantziako selekzioarekin ari izan zen. Jean Dauger jokalari ospetsuarekin jokatu zuen.
1. mundu gerla garaian, Derrigorrezko Lan Zerbitzuaren karietara bi urtez Alemanian errekisizionatua izan zen. 1945eko otsailaren 6an, Berlinen bonbardaketa gertatu zelarik, Albert Alemaniako hiriburuan zen.
Haurtzaroaz geroztik, musika anitz maite du. Harmonika, txistua eta akordeoia jo eta gero, gitarra lehenetsi zuen. Gerlaren ondotik, Donibane Lohizuneko Estudiantina Donibandarrak musika eskolaren zuzendaritza hartu zuen. 50 urtez, mandolina eta gitarra irakatsiz, bere zaletasuna transmititu zuen. 1996an, José Arrizabalagak bere segida hartu zuen.
Egun, hanka protesi txar batengatik elbarritua da eta beraz joan-etorri guti egin ditzake. Bere emaztearekin Estudiantinako grabaketak entzuten ditu.
Grabaketak
Lekukoari egin zaizkion grabaketa zerrenda.
Oharra: grabaketa bat media oso bat da, indekzaziorik gabekoa.
| # | Erref. | Izenburua | Data | Iraupena | Elkarrizketatzaileak | |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | DL-12 | DL-12 - Albert Kaempf | 2012 | 1:27:03 | Xan Aire |
Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.
Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.
Pasarteak
Batzutan grabaketa bat zatikatzen da, osoki edo partez. Zati horiek pasarteak dira.
Hemen daude lekukoaren grabaketetan oinarrituz sortu diren pasarteak.
| # | Izenburua | Iraupena | |
|---|---|---|---|
| 1 | Albert Kaempf: aurkezpena | 0:06:54 | |
| 2 | Euskaraz mintzatzea eskolan: makila zigorra Oletako eskolan | 0:01:21 | |
| 3 | Eskola, ikasketak | 0:03:19 | |
| 4 | Unibertsitateko Frantziako pilota txapeldun | 0:01:26 | |
| 5 | Okupazioa ; deportazioa Berlinen | 0:08:29 | |
| 6 | Erakaslea | 0:07:50 | |
| 7 | Euskaraz hitzegitea eskolan: Hezkunde Nazionalaren aginduen bilakaera | 0:02:13 | |
| 8 | Nazioarteko errugbia Jean Dauger-ekin | 0:08:07 | |
| 9 | Kirol erakaslea | 0:02:23 | |
| 10 | Arrantzale amaturra | 0:04:12 | |
| 11 | Estudiantina Donibandarrak: errebelazioa 10 urtetan | 0:07:05 | |
| 12 | Estudiantina Donibandarrak: musika joile errabiatua | 0:02:02 | |
| 13 | Estudiantina Donibandarrak: orkestraren izenaren jatorria | 0:01:55 | |
| 14 | Estudiantina Donibandarrak: musika taldearen historia | 0:02:49 | |
| 15 | Estudiantina Donibandarrak: berpiztea 1946an ; musika kurtsoak | 0:02:00 | |
| 16 | Estudiantina Donibandarrak-en kontzertuak | 0:01:43 | |
| 17 | Estudiantina Donibandarrak-en serenatak | 0:08:43 | |
| 18 | Maurice Ravel Donibane Lohizunen: Albert Kaempf-en lekukotasuna | 0:14:24 |
Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.
Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.
Ikur hau agertzen da azpitituluak eskuragarri daudenean.
Ikur hau agertzen da transkripzio bat eskuragarri denean.
Pasarte muntaketak
Pasarte baten edo batzuen zatiekin osatu muntaketa bat da pasarte muntaketa. Hemen daude lekukoaren pasarteetan oinarrituz sortu diren pasarte muntaketak.
| # | Izenburua | Iraupena | |
|---|---|---|---|
| 1 | Maurice Ravel ereslari ziburutarra | 0:14:55 | |
| 2 | "Donibandarrak" estudiantina | 0:17:43 |