Albert Parachu

1939
Afiliazio herria: Bidarrai

Albert Parachu 1939an sortu zen Bidarraiko Zaldainea baserrian. Sei haurrideko familia bateko hirugarrena da. Lehenik, Bidarraiko eskola publikoan ibili zen eta han, zertifikatu lortu zuen hamalau urteetan. Ondotik, etxeko etxaldean aritu zen eta 1959an, Aljeriara joan zen soldadugoa egitera. Handik itzuli eta franko laster, hargintza formakuntza bat segitu zuen Baionako Saint-Bernard-en. Enpresa batean hiru urtez lan egin ondoren, bere kontura jarri zen Bidarrain, 1999an erretiratu zen arte. 1970ean Paquita Urrutia-rekin ezkondu, eta Zubialdea etxea eraiki zuten Bidarrain. 1973an bertan bizitzen hasi ziren. Bi seme-alaba dituzte, eta aitatxi-amatxiak dira.

Grabaketak

Lekukoari egin zaizkion grabaketa zerrenda.
Oharra: grabaketa bat media oso bat da, indekzaziorik gabekoa.

# Erref. Izenburua Data Iraupena Elkarrizketatzaileak
1 449 449 - Albert Parachu - Paquita Parachu 2025 1:16:44 Mathias Olaso

Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.

Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.

Pasarteak

Batzutan grabaketa bat zatikatzen da, osoki edo partez. Zati horiek pasarteak dira.
Hemen daude lekukoaren grabaketetan oinarrituz sortu diren pasarteak.

# Izenburua Iraupena
1 Okupazio alemaniarra 0:02:38
2 Kontrabandoa eta mugazainak 0:04:06
3 Hargintza eta bere aldaketak 0:03:33
4 Harrizko paretak 0:03:15
5 Betoi-geruza 0:01:28

Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.

Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.

Ikur hau agertzen da azpitituluak eskuragarri daudenean.

Ikur hau agertzen da transkripzio bat eskuragarri denean.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.