-
|
- Euskara
Beñardo Anchorena
1937
Beñardo Anchorena 1937ko urriaren 26an sortu zen Irabiako (Nafarroa) lakuaren bazterrean, Iratiko oihan mendigunearen oinetan kokatu Xidroinia etxean. Xidroinia Aezkoa ibarreko Orbaizetako lurretan zen. Ezinbesteko jatetxea eta pasabidea zen, hala nola oihaneko egurra moztu eta Aioz aldera eramaten zuten egurgile eta beste langileentzat.
Beñardoren ama bi urte zituelarik hil zen haurra ukaitean. Bederatzigarren haurridea zen eta 6 urtetan, mutiko gaztea osaba eta izebaren etxean ezarri zuten, armak egiten ziren Ola izeneko auzoan. 1960an, haien etxean plantatu zen bildots eta ardi batzuekin, eta bi urte berantago ezkondu zen (1962).
Beste artzain batekin elkartu ondoan, tropa handiagoa lortu ahal izan zuen: bostehun ardi inguru eta berrogei bat zaldi. 1976ra arte, negu guziz alhagietara joaten zen, Aiherrara, Heletara, Iholdira edo Maulera. Gazte-gaztetik, jadanik neguak Irisarri Ospitalean iragaiten zituen bere osabaren ardiak zaintzeko.
1976an, bikoteak Iruñea ondoko Burlata herrian plantatzeko erabakia hartu zuen, beren lau alabek ikasketak jarraitzeko parada ukan dezaten. Bertan, Beñardok denbora berean bi lanbide ukan zituen, horietako bat udaltzain.
2005ean, 65 urtetan erretiroa hartu eta berehala, Orbaizetako Ola auzora bizitzera itzuli zen.
Beñardo Anchorenaren aita eta anaiak Iratiko oihanaren ustiatzen aritu ziren lanean. Lekuko hurbila izanik, jarduera haren etapa ezberdinak, hala nola ateratze eta garraio moduak aipatzen dizkigu.
Grabaketak
Lekukoari egin zaizkion grabaketa zerrenda.
Oharra: grabaketa bat media oso bat da, indekzaziorik gabekoa.
| # | Erref. | Izenburua | Data | Iraupena | Elkarrizketatzaileak | |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 167 | 167 - Beñardo Anchorena | 2012 | 1:49:39 | Terexa Lekumberri |
Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.
Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.
Pasarteak
Batzutan grabaketa bat zatikatzen da, osoki edo partez. Zati horiek pasarteak dira.
Hemen daude lekukoaren grabaketetan oinarrituz sortu diren pasarteak.
| # | Izenburua | Iraupena | |
|---|---|---|---|
| 1 | Ospitalea Irisarrin | 0:06:50 |
Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.
Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.
Ikur hau agertzen da azpitituluak eskuragarri daudenean.
Ikur hau agertzen da transkripzio bat eskuragarri denean.
Pasarte muntaketak
Pasarte baten edo batzuen zatiekin osatu muntaketa bat da pasarte muntaketa. Hemen daude lekukoaren pasarteetan oinarrituz sortu diren pasarte muntaketak.
| # | Izenburua | Iraupena | |
|---|---|---|---|
| 1 | Ospitalea (1930-1960): etxalde bat | 0:29:04 |