André Ouret

1931
Afiliazio herria: Suhuskune

André Ouret 1931n sortu zen Suhuskune herri barneko Elizagaraia etxean. Lau haurrideko familia bateko hirugarrena zen. Bost urterekin, herriko eskola publikoan ikasten hasi eta Hazparneko kolegioan segitu zuen. Han, 1945ean, lehen mailako CEP ikasketa agiria lortu zuen. Aitaren heriotz goiztiarrak sorterrian egotera behartu zuen, ama lagundu ahal izateko. 1952an, 18 hilabeteko soldadugoa egin zuen Belfort-en. 1956ko apirilean, Aljeriara deitua izan zen, eta handik ondoko azaroan itzuli zen. Itzultzean, 1959an, urte batez Pontcharra-sur-Turdine herrian laborantza alorreko aholkularia bilakatzeko formakuntza segitu zuen eta ondotik, Hazparneko lurraldeko laborantza produktibitate elkargo batentzat lanean hasi zen. Bere lana laborariak laguntzea zen, laborantza eta hazkuntza teknika berrien garapenean. Hamar urte berantago, postu hori utzi zuen Garazi-Baigorriko laborantza kooperatibaren zuzendaritza hartzeko. 1969tik 1991ra arte  kargu hori bete zuen, urte hartan berean erretiroa hartu baitzuen. 1966an, Bankako Marie-Angèle Oçafrain-ekin ezkondu zen.  Bi haur ukan zituzten. Gaur egun aitatxi da ere. 

André 1960ko hamarkadatik 1980ko hamarkadarainoko laborantzaren bilakaeraren lekuko izan da.

Grabaketak

Lekukoari egin zaizkion grabaketa zerrenda.
Oharra: grabaketa bat media oso bat da, indekzaziorik gabekoa.

# Erref. Izenburua Data Iraupena Elkarrizketatzaileak
1 421 421 - André Ouret 2023 1:54:33 Terexa Lekumberri

Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.

Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.

Pasarteak

Batzutan grabaketa bat zatikatzen da, osoki edo partez. Zati horiek pasarteak dira.
Hemen daude lekukoaren grabaketetan oinarrituz sortu diren pasarteak.

# Izenburua Iraupena
1 André Ouret : aurkezpena 0:03:05
2 Gazteria. Kanpoko lanak 0:06:28
3 Suhuskuneko plaza 0:04:12

Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.

Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.

Ikur hau agertzen da azpitituluak eskuragarri daudenean.

Ikur hau agertzen da transkripzio bat eskuragarri denean.

Pasarte muntaketak

Pasarte baten edo batzuen zatiekin osatu muntaketa bat da pasarte muntaketa. Hemen daude lekukoaren pasarteetan oinarrituz sortu diren pasarte muntaketak.

# Izenburua Iraupena
1 Kanpoko lanak 0:05:31
2 Jaun erretorra eta igandetako meza 0:03:11
CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.