Jokin Apalategui

Sorturtea: 1943

Afiliazio herria: Angelu

Jokin Apalategi 1943an sortu zen Gipuzkoako Ataun herrian. Sei haurrideko familia bateko zaharrena zen. 12 urte bete arte herriko eskola publikoan ibili, eta Donostiako Seminariora joan zen gizadiak, filosofia eta teologia ikastera (1955-1967).

1967tik 1968ra, Pariseko Institutu Katolikoan soziologia ikasketak egin zituen (1968an lizentzia lortu zuen), eta ondoren Gizarte Zientzien Goi Ikasketen Eskolan (EHESS) Alain Touraine-rekin, baita Vincennes Paris 8 Unibertsitatean ere (Nazionalismoa eta nazio kontua Euskal Herrian 1830-1976: EAJ., E.T.A., ENBATA gaiaren inguruko doktoregoa). Jokin Apalategi Maite Idirin-ekin ezkondu zen 1971n (Pariseko Euskal Etxean ezagutu zuen 1969an). 1972an, seme bat ukan zuten Ur izenekoa. Familia Euskal Herrira itzuli zen 1973ko urriaren inguruan.

Jokin-ek, Maite-k eta Joseba Jaka-k Zabal euskal liburudenda sortu zuten, 1973tik martxan zegoen 1901eko legepeko elkarte baten babespean, eta 1974ko abuztuaren 14an estreinatu zuten. Urte berean, liburudenda argitalpen lanetan hasi zen, Elkar argitaletxearen babes juridikoarekin (azken honek, 1972koa izanik ere, ez zuen oraindik funtzionatzen).

1983tik 2013ra arte, Jokin Apalategik psikologia soziala irakatsi zuen Donostiako Euskal Herriko Unibertsitatean, 1999ra arte irekirik egon zen Zabal liburudenda eta argitaletxearen buru egonez ere. Orain, ohorezko irakaslea da.

Grabaketak

# Erref. Izenburua Data Iraupena Grabaketa herria Elkarrizketatzaileak
1 MB-147 Euskal literatura 1979-02-03 0:14:40 Baiona Maite Barnetche
2 253 253 - Jokin Apalategui 2015-11-26 2:24:06 Angelu Terexa Lekumberri

Pasarteak

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.