Jean Arhex

Sorturtea: 1932

Afiliazio herria: Liginaga-Astüe

Liginaga herrikoa. Gurasoak bertakoak zituen: aita, Juhane Arhex eta ama Gaxusa Irigaray. Aita Arotxa etxean ezkondu zen; baserri ttipi bat zuten. Aita osagarri ttipikoa zen, eta gazterik zendu zen. Ama bost seme-alabarekin geratu zen: Jean zaharrena eta lau alaba. Bat lau urterekin zendu zen, eta besteak Marseilla hirira neskato joan ziren. Jean 14 urte arte ibili zen eskolan, eta gero amak Mauleko Champo eskola teknikora igorri zuen, 17 urtera arte. Ondotik Mitikileko arroztegian (Garaitegia izenekoa) egon zen lanean, hiru urtez. Ondotik etxean jarri zuen aroztegia. Zerbitzu militarra ere egin behar izan zuen: parachutistekin lehenengo, eta gero Marokon eta Aljerian (gerla zen orduan). Inseminadore artifiziala izateko formatu zen, Billères eta Rambouilet hirietan. Bi lanbide zituen, beraz: arrotza eta inseminadorea; urtean 600 bat etxetara joaten zen, inseminatzera, eta aroztegian langile bat hartu zuen. Jendeak etxearen izenetik deitzen du Jean: Arotxa. Familian, berriz, Juhane bezala da ezaguna. 

Grabaketak

# Erref. Izenburua Data Iraupena Grabaketa herria Elkarrizketatzaileak
1 LIG-001 LIG-001 - Jean Arhex 2014-07-12 1:12:00 Liginaga-Astüe Argitxu Camus
CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.