-
|
- Euskara
Arnaud Lougarot
1937
Afiliazio herria:
Gotaine-Irabarne
Arnaud Lougarot 1937ko apirilaren 17an sortu zen Maulen. Bere burasoak ostalerak ziren eta Café de l’Europe ostatua atxikitzen zuten.
Mauleko langile giroan handitu zen.
Garai hartan, herriak hamar bat espartin lantegi bazituen, bakoitza 200 eta 500 langile artekoa: Xiberoko industria nagusia zen. Autobusak baziren egunero langileak Basabürütik Mauleraino eramateko. Gaur egun gehienak desagertu baldin badira ere, orduan zernahi ostatu baziren eta jende anitz zebilen herriko karriketan. Soziologikoki, herria bi zatitan banatua zen: gaineko partean eta Lextarren langileen auzoak ziren, bereziki Espainiako gerla zibiletik ihesi etorri jendez osatuak. Behereko partea aldiz, aski burgesa zen. Tarteka, bi komunitateen haurren arteko liskarrak izaten ziren.
1952an Arnaud Lougarot Lescar-eko Eskola Normalean sartu zen eta 1956an, bere lehen errient postua erdietsi zuen Gotaine-Irabarneko herriko eskolan (63 ikasle bazituena garaian).
1954an, joko-garbiko (eskularru ttikian) Frantziako junior txapelduna bilakatu zen Casablanca-ko taldearen kontra eta 1960an Frantziako senior txapelduna izan zen.
1971n, Gotaine-Irabarneko auzapez bilakatu zen 2011 arte.
1992an errient izateari utzi eta erretiroa hartu zuen. 1957an ezkondu zen eta lau haurren aita da.
Grabaketak
Lekukoari egin zaizkion grabaketa zerrenda.
Oharra: grabaketa bat media oso bat da, indekzaziorik gabekoa.
| # | Erref. | Izenburua | Data | Iraupena | Elkarrizketatzaileak | |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 389 | 389 - Arnaud Lougarot | 2021 | 1:30:31 | Dominika "Titika" Recalt |
Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.
Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.
Pasarteak
Batzutan grabaketa bat zatikatzen da, osoki edo partez. Zati horiek pasarteak dira.
Hemen daude lekukoaren grabaketetan oinarrituz sortu diren pasarteak.
| # | Izenburua | Iraupena | |
|---|---|---|---|
| 1 | Mauleko Café de l'Europe ostatua, Arnaud Lougarot-en sortetxea | 0:03:19 | |
| 2 | Asteko merkatua Maule Gainean | 0:01:05 | |
| 3 | Maule (1940-1950): gizartea industriaren erritmoan | 0:02:25 | |
| 4 | Maule Gaina eta Pea: giza klaseak eta bereizketak | 0:06:01 | |
| 5 | Maule (1940-1950): harremanak laborantza munduarekin, merkatua, herriko bestak | 0:02:11 | |
| 6 | Ibiltzeko moldeak Maulen (1940-1950) | 0:03:53 | |
| 7 | "Zurezko hiria", Maule Peko auzo herrikoia | 0:02:13 |
Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.
Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.
Ikur hau agertzen da azpitituluak eskuragarri daudenean.
Ikur hau agertzen da transkripzio bat eskuragarri denean.
Pasarte muntaketak
Pasarte baten edo batzuen zatiekin osatu muntaketa bat da pasarte muntaketa. Hemen daude lekukoaren pasarteetan oinarrituz sortu diren pasarte muntaketak.
| # | Izenburua | Iraupena | |
|---|---|---|---|
| 1 | Maule 1940-1950 hamarkadetan | 0:04:17 | |
| 2 | Maule Gaina eta Pea | 0:04:44 |