-
|
- Euskara
Sauveur Bacho
1951
Afiliazio herria:
Arberatze-Zilhekoa
Sauveur Bacho 1951ko agorrilaren 17an sortu zen Donaixtiko Arlakondo auzoko Eihartzea etxaldean. Hiru anaia ditu: Jean-Louis (1948-1979) istripuz zendua, Laurent (1949) eta Dominique (1954).
Bere anaiak bezala, 1957tik 1962ra auzoko eskola publikoan ibili zen. Ondotik bere ikasketak ondoko kolegio-lizeoetan segitu zituen: Donapaleuko Etchecopar kolegioan (1962-1964: 6.a eta 5.a), Mauleko Saint-François kolegioan (1964-1966: 4.a eta 3.a), Hazparneko Saint-Joseph lizeoan (1966-1969: BTA laborantza teknikariaren agiria ukan zuen).
1969ko urriaren 1ean, Lur Berri kooperatiban sartu zen, eta lau zerbitzu ezberdinetan lan egin ondoren, 40 urte geroago baizik ez zuen utzi, hots 2009an. Zerbitzuen arteko mugimendu hori, Sauveur Bachok Frantziako CFDT sindikatuan izan engaiamendu sendoaren ondorioa da.
Halaber, Donapaleuko kantonamendua bizkortzeko 1992an sortu “Avenir du Canton” elkarteko kide biziki aktiboa izan zen. Bestalde, hainbat aldiz kantonamendu hauteskundeetarako hautagai izan zen, bai eta 2011ko senatari bozetarako eta 2014ko Europakoetarako ere.
2001az geroz, Arberatze-Zilhekoa-ko auzapeza da.
1978an Behaskane-Laphizketako Maddi Recalderekin ezkondu zen. Bi seme dituzte: Mattin eta Gilen.
Grabaketak
Lekukoari egin zaizkion grabaketa zerrenda.
Oharra: grabaketa bat media oso bat da, indekzaziorik gabekoa.
| # | Erref. | Izenburua | Data | Iraupena | Elkarrizketatzaileak | |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 283 | 283 - Sauveur Bacho | 2016 | 1:30:51 | Terexa Lekumberri |
Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.
Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.
Pasarteak
Batzutan grabaketa bat zatikatzen da, osoki edo partez. Zati horiek pasarteak dira.
Hemen daude lekukoaren grabaketetan oinarrituz sortu diren pasarteak.
| # | Izenburua | Iraupena | |
|---|---|---|---|
| 1 | 1968ko Maiatza Hazparneko San Josep lizeoan | 0:04:03 | |
| 2 | Avenir du Canton elkartea | 0:05:40 |
Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.
Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.
Ikur hau agertzen da azpitituluak eskuragarri daudenean.
Ikur hau agertzen da transkripzio bat eskuragarri denean.