Julien Barneix

1950
Afiliazio herria: Larraine

Julien Barneix 1950eko azaroaren 9an sortu zen Larraineko Karrikabürüa izeneko etxean. XVII. mendearen erditsutik goiti, Karrikabürüa ostatu ttiki bat izan da. Julienek anaia bat badu. Bere aita mugalaria izan zen Bigarren Munduko Gerlaren garaian. 

Julien lehenik herriko eskolan ibili zen. 1960 urteen hastapenean, 3 eskola baziren Larrainen: bat herrian berean 27 ikaslerekin, beste bat aroztegien auzoan 20rekin eta azken bat Andozeko ibarrean 14rekin. 2021ean, 17 ikasle baizik ez ziren gelditzen herrian. 

1964an, Julien Mauleko kolegioan sartu zen eta 17 urte arte han egon zen. Ondotik, herrira itzuli zen familiako ostatua berriz hartzeko eta hartan bizitzeko. 

Xiberoan tradizio handia duen uso ihizia 1939-1945 gerlaren ondotik garatu zen. 1960 hamarkadaren hastapenean, lehen dirulaguntzak Europatik etorri ziren. Xiberoko Sindikatak bideak urratu zituen, baina ez ziren herriko laborariei zuzenduak. Ihizi lepoetara iristeko bideak ziren. Eskala handiko ihiziaren hastapena zen. Bordeleko, Landesetako burgesak etortzen hasi ziren hegazti tiroan aritzera. Julienek sos pixka bat irabazten zuen hildako usoak bilduz. Ihiziaren fenomenoak herria zatitu zuen. Ihiztariek bordak eta etxeak erosi zituzten. Denetan, 80 dira jabez aldatu zirenak. 1986an, 80 laborari baziren Larrainen; 2021ean, hogei bat baizik ez ziren gelditzen.

Grabaketak

Lekukoari egin zaizkion grabaketa zerrenda.
Oharra: grabaketa bat media oso bat da, indekzaziorik gabekoa.

# Erref. Izenburua Data Iraupena Elkarrizketatzaileak
1 MB-208 Zuberoko lege zaharrak 1982 0:21:48 Maite Barnetche
2 390 390 - Julien Barneix 2021 1:31:20 Dominika "Titika" Recalt

Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.

Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.

Pasarteak

Batzutan grabaketa bat zatikatzen da, osoki edo partez. Zati horiek pasarteak dira.
Hemen daude lekukoaren grabaketetan oinarrituz sortu diren pasarteak.

Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.

Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.

Ikur hau agertzen da azpitituluak eskuragarri daudenean.

Ikur hau agertzen da transkripzio bat eskuragarri denean.

Pasarte muntaketak

Pasarte baten edo batzuen zatiekin osatu muntaketa bat da pasarte muntaketa. Hemen daude lekukoaren pasarteetan oinarrituz sortu diren pasarte muntaketak.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.