Beñat Behety

Sorturtea: 1924

Afiliazio herria: Larraine

Beñat Behety Larraineko Uthurrigoyhen etxean sortu zen, Ohartia izeneko auzoan. Beñaten aita Xengrat Behety zen, etxaldekoa, eta ama Martine Aguer, Zarzaia auzoko Xühia etxekoa (Larrainen). Anai-arrebetan Beñat zaharrena da. Jean Pierra, bigarrena, 5 urte zituelarik zendu zen. Uhartia izeneko etxera joan zen eskolara. Larraine bazterrean bizi zirenak (“Gainetejak” edo “Bazterrekoak” deitzen dira) joaten ziren bertara. Beñaten ama gazte zendu zen, seme gehienak 10 urte zituela. Ondorioz, Beñat bi urtez Nay herriko eskolara joan zen, osaba han baitzen irakasle (Behety apeza, ondotik Liginagan 30 urtez apez egon zena). Igande guziz karrikara zihoazin mezara, eta han bazkaltzen zuten. Beñatek etxearen segida hartu zuen. Laborari eta artzain lana esplikatzen du (artzaingo sistema Baxe Nafarroan eta Xiberoan ez da bera). Gazna egiten zuten. Uthurrigoyhen etxetik mitil asko pasatu ziren; haiei buruzko azalpenak ematen ditu Beñatek. Besteak beste albalakei buruz ere hitz egiten du (urtarrilean etxez etxe egiten zuten kantu eskea).

Grabaketak

# Erref. Izenburua Data Iraupena Grabaketa herria Elkarrizketatzaileak
1 LNE-005 LNE-005 - Beñat Behety 2014-12-30 1:39:00 Larraine Argitxu Camus
2 LNE-006 LNE-006 - Beñat Behety 2014-12-30 0:26:00 Larraine Argitxu Camus
CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.